Pierre Choderlos de Laclos

Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos  (Amiens, 1741eko urriaren 18a - Tarento, 1803ko irailaren 5a) frantziar idazle eta militarra izan zen. Bere ametsetako proiektua, berak horrela adierazi baitzuen, ohikotasunarekin apurtzen zuen (apurtuko zuen) obra polemiko bat sortzea zen, bera hil ondoren ere bazterrak nahasteko gai izango litzatekeen horietariko bat. 1782. urtean bere asmoa bete zuela esan daiteke, eleberri psikologikoaren aitzindari den Harreman arriskutsuak eleberria argitaratu zuenean.

Pierre Choderlos de Laclos
Laclos.jpg
Bizitza
Jaiotza Amiens1741eko urriaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Tarento1803ko irailaren 5a (61 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: disenteria
malaria
Familia
Ezkontidea(k) Marie Soulange Duperré (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, asmatzailea, eleberrigilea, armadako ofiziala, prosalaria eta Prosa
Genero artistikoa gutun eleberria
Gradua jeneral
IMDb nm0480166

BizitzaAldatu

Pierre Choderlos de Laclos 1741eko urriaren 18an jaio zen Amiensen. 1759an militar ikasketak hasi zituen. 1771an kapitain izendatu zuten eta hamazazpi urtez armadan ibili zen, Frantziako Iraultza arte. Artillero izateaz gain, denbora eskaintzen zion literaturari eta idazteari.

1778an, Frantziak Atlantikoko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko. Horretarako, Laclos kapitaina deitu zuten 1779an Île-d'Aixeko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Hala ere, inguru hartan ez ziren ingeles ontzirik ageri. Ondorioz, Laclosek idazten eman zituen han igarotako ordu luzeak: han izan zuten sorrera Harreman arriskutsuak (Les liaisons dangereuses) liburuko lehenengo gutunek.

1788an armada aldi baterako utzi zuen eta politikari ekin zion. Orleanseko dukearen zerbitzura idazkari gisa hasi zen lanean, eta  Frantziako Iraultzan haren gerizan hartu zuen parte. 1789an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta 1790ean, Parisa itzulirik, jakobinoen klubean sartu zen.

1792an, armadan sartu zen berriz Errepublikarekin bat eginez eta horrenbestez, Orleanseko dukearengandik urrundu zen. Izan ere, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten Errepublika gaztearen tropak antolatzeko ardura har zezan. Valmyko guduaren garaipenean parte hartu zuen.

1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera (dukea) errege izateko asmotan zebilela egotzirik, 1793ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, izan ere, 1793an bi aldiz atxilotu zuten Orleanseko dukearen alde azpijokoan aritu zelakoan. Esaterako, Dumouriezen traizioan parte hartu ondoren (erregearen izenean gobernatzeko estatu kolpe bat), Maximiliano Robespierrek orleanista izanagatik atxilotu egin zuen.  Egoera hartan, Laclos heriotza zigorraren beldur izan zen, baina 1794an askatu egin zuten.

Horren ostean, armadan berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Armadan sartzeko itxaroten zegoen bitartean, hipoteken idazkari nagusi izan zen eta 1795an memoria batzuk idatzi zituen: De la Guerre et de la Paix. Armadan berriz onartu zuten eta 1800ean Napoleon Bonapartek artilleriako jeneral izendatu eta  Rhineko armadara bidali zuen. Gero Italian borrokatu zuen, eta 1803ko irailaren 5ean hil zen Tarenton, Napoli inguruan, disenteriak eta malariak jota.

IdazlanakAldatu

  • Ernestine (1776)
  • Les Liaisons dangereuses (1782)
  • De l'éducation des femmes (1783)
  • Intructions aux assemblées de bailliage (1789)
  • Journal des amis de la Constitution (1790–1791)
  • De la guerre et de la paix (1795)

EuskarazAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Choderlos de Laclos