Pierre-Étienne Cabarrus

Pierre-Étienne Cabarrus (Baiona?, 1743ko urriaren 19a - ?, 1819), Esteban Cabarrus izenaz ere ezaguna Gipuzkoan agertzen denean, Bordeleko bankaria, eta bertako burtsako artekari eta kontsula izan zen, baita Pirinio Apaletako kontseilari nagusia eta Baionako Merkataritza Ganberako zuzendaria ere. Anaia bat izan zuen, ezaguna, Frantzisko Cabarrus, eta bi arreba: Jeanne, François Faurie politikari frantses eta negozio gizonaren ama, eta Catherine Martine, Donibane Lohizuneko L'Infante deitu etxeko [Jean-Baptiste] Haraneder jabearen emaztea.[oh 1]

Pierre-Étienne Cabarrus
Q59772384 Itzuli

Bizitza
JaiotzaBaiona1743ko urriaren 19a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1819 (75/76 urte)
Familia
AitaDominique Cabarrus
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbankaria
KidetzaBaiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara

Cabarrus Filipinetako Errege Konpainiako faktorea izan zen Pasaian, eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, 1790eko maiatzean bertako Casa del Café ezaguneko eztabaidetan Frantziako herriak eta Nazio Biltzarrak apezpikuak baliozta zitzaketela esan zuenean.

Konbentzioaren Gerrako frantses armada iraultzailearen okupazio aldian, Pasaian geratu zen.[1] Baionako udalaren ordezkaria ere bazen 1794ko udaberrian, eta Parisen Tallienek lapurtarren errepresioaren kontra aurkeztutako txosten bat babestu zuen. Dena den, Gipuzkoan, kolaborazionista zen, eta aktiboki aritu zen lankidetzan agintari frantses berriekin, atxiloketak eginez eta elizetako zein ihesi joandakoen biltegiak eta, oro har, ondasun higiezinak bahituz. Basileako Bakearen ondoren, Tallienek kolaborazionistak zigorgabetzeko gutun bat idatzi zion Godoyri, tartean zela PIerre-Étienne bere senitarteko politikoa.[1]

Oharrak aldatu

  1. Etxearen jatorrizko izena Joanoenia zen, alegia, Joano Haranederren etxea, Joseph Nogareten arabera. Haranedertarrak Donibane Lohizuneko burges aberatsak ziren; ikus Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Bayonne, 1933 - Manex Goihenetxek aipatutako dokumentazioa, Histoire générale du Pays basque IV : Révolution de 1789, 4. liburukia, Donostia / Bayonne, Elkarlanean, 2002, (ISBN 2913156460 eta 9782913156463, OCLC 492295167), 55. or.

Erreferentziak aldatu

  • Carlos Rilova Jericó: "San Sebastián en el mapa de la Historia marítima de Europa. Tres episodios del siglo XVIII". BEHSS, nº 44, 2011, pp. 467–491
  1. a b Aragón Ruano, Álvaro. (2011). «La Guerra de la Convención, la separación de Guipúzcoa y los comerciantes vasco-franceses y bearneses» Pedralbes (31): 170-175. ISSN 0211-9587. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.