Teresa Cabarrús
Teresa Cabarrús, izengoitiz Madame Tallien (Madril, Espainia, 1773ko uztailaren 31 - Chimay, Belgika, 1835eko urtarrilaren 15a) 1789. urteko Frantziako Iraultzako heroia izan zen.
Teresa Cabarrús | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana María Ignacia Teresa Cabarrús y Galabert |
Jaiotza | Carabanchel Alto (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Chimay Castle (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Francisco Cabarrús |
Ama | Maria Antonia Galabert de Cazanova |
Ezkontidea(k) | Jean Jacques Devin de Fontenay (en) ![]() Jean-Lambert Tallien (1794ko abenduaren 26a - 1802ko apirilaren 8a) François-Joseph-Philippe de Riquet (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Irakaslea(k) | François-Joseph Navez |
Jarduerak | |
Jarduerak | salonnièrea eta Socialitea |
Parte-hartzailea
| |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
BiografiaAldatu
Francisco Cabarrús Baionako finantzari ospetsuaren alaba zen. Hasieran Frantziako Iraultzaren alde agertu bazen ere, Izu Handiaren garaian beldurtu, Frantziatik alde egiten hasi eta Espainiarantz zihoala preso hartu zuten Bordelen.
Kartzelan Jean-Lambert Tallien herri-komisarioarekin maitemindu eta berarekin ezkondu zen. Robespierreren agintaldia bukatu zenean (Thermidor 9), Frantziako emakume ospetsuenetakoa izatera iritsi zen; herriak Notre Dame de Thermidor izenaz ezagutzen zuen, eta bere ikuspegi moderatuak eragin handia izan zuen Konbentzioko eta Direktorioko garaian. Konbentzio Gerran iraultzaile frantsesak epaitzen ari ziren euskaldun batzuk estutasunetatik atera zituen.[1]
1805ean Belgikako Chimayko printzearekin ezkondu zen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «CABARRUS Y GELABERT, Teresa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teresa Cabarrús |