Pierola

herri hustua Araban, Kanpezun
Artikulu hau herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pierola (argipena)».

Pierola Kanpezu udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Araba lurraldean kokatuta, Arabako Mendialdea eskualdean.

Pierola
herri hustua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaArabako Mendialdea
UdalerriaKanpezu
Geografia
Koordenatuak42°41′31″N 2°22′00″W / 42.691922°N 2.366679°W / 42.691922; -2.366679
Map
Demografia

Historia aldatu

Orbisotik Santikurutzera bidean, Hornilloko mendilabarren azpian kokatzen zen Pierola. Erdi Aroan dorretxe bat zen, jauntxoentzat haranaren kontrolerako puntu ona zelako, Kanpezuko lautada-pasabidea kontrolatzeko[1]. Baina nekazaritzarako toki ona ez, harriz betea baitago lurra (etimologikoki, harri/piedra hori izan liteke izenaren jatorria, Piérola edo Piédrola erromantzez[2]), eta Santikurutzeko lur aberatsagoen inguruan garatu zen Kanpezuko erdigunea[3].

18. mendean jada ez zen herririk tokian, baina Frantziskotarren San Joan konbentua eta eliza geratzen ziren Pierolan[4]. Orain abandonatuta daude, eta ia hondarretan eliza, terreno pribatu batzuetan, baina elizaren portikoa eta kanpai-horma zutik daude oraindik.

Erreferentziak aldatu

  1. «Lands Care» www.landscare.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  2. «Convento / Fortaleza de Pierola o Piedrola. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  3. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  4. «Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Kanpo estekak aldatu