Bertran de Born (1140 inguruan - Dalon abatetxea, 1215 inguruan) Hauteforteko jauna (Périgord eta Limousin artean, Akitaniako dukerrian) eta XII. mendeko trobalari okzitaniar garrantzitsuenetako bat izan zen.

Bertran de Born

Bizitza
JaiotzaPérigord, 1140
Lehen hizkuntzaantzinako okzitaniera
HeriotzaSainte-Trie, 1215 (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako okzitaniera
Jarduerak
Jardueraktrobadorea, poeta, aristokrata eta musikagilea
Mugimenduamusika klasikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaZistertar

Spotify: 0UqBwS7J6KQdObZrHmScYK Musicbrainz: 454aaf18-476e-40b0-adcd-49f07477440a Discogs: 1143908 Allmusic: mn0002152829 Edit the value on Wikidata

Liskarti eta borrokazalea omen zen. 1152tik aurrera Ingalaterrako Henrike II.a Akitaniako duke bilakatu zenez, honek eta bere ondorengoek izandako istilu eta gatazka guztietan hartu zuen parte: Lehenik eta behin aipatu duke berria eta Akitania eta Poitouko aitoren semeen artean izandako gerratean eta ondoren, Henrike II.a hil eta gero, bere semeen artean izandako borroketan: Hasiera batean Joan Lurgabearen alde baina gero bandoz aldatu eta Rikardo Lehoi-Bihotzaren alde.

Bertranen olerkietan gatazka politiko horiek islatzen dira. Haren lanetik berrogeiren bat poema iritsi dira gure egunotaraino eta haietan, dela gorteetako giroa dela guda-ingurua, gizarte feudalaren erretratu nabarmena ematen du.

Honatx hemen adibide bat Be.m platz lo gais temps de pascor izeneko poesia edo sirventes-ean:

(...)
E ai grant alegratge
Quan vei per champanha renjatz
Chavaliers e chavaus armatz
(...)
E platz mi en mon coratge
Quan vei fortz chastels assetjatz
(...)
E quant er en l'estorn entratz
Chascus om de paratge,
No pens mas d'asclar chaps e bratz,
Que mais val mortz que vius sobratz
(...)
(...)
Alaitasun handia ekartzen dit,
zelaietan margozturik,
gerlariak eta zaldiak batailan ikusteak
(...)
Nire bihotza pozez betetzen da
gaztelu gotorrak inguraturik ikusten ditudanean
(...)
Bataila hasten denean
Utz iezaiezue familia oneko gizon guztiei
Bakarrik buru eta besoak apurtzeaz pentsatzen;
hobe dute hiltzea bizirik harrapatua izatea baino
(...)[1]

Rikardo Lehoi-Bihotz Germanian preso egon ondoren, 1194ean libre geratu eta Ingalaterrara itzuli zelarik, haren omenetan idatzitako Ar ven la coindeta sazos poeman Bertran de Bornek euskaldunak aipatu zituen,[2] garaiko estereotipoak jarraiki "bidelapur" hitzaren sinonimo gisa.[3][4] Zazpi bat mende beranduago, 1962ko otsailean Jon Mirandek eta Txomin Peillenek poesia hori aipatu zuten Igela, euskaldun heterodoxoen errebista aldizkariko "Euskaldun Itsusia (The ugly basque)" kronikan, Euskal Herriko ohituren kritika egin asmoz:

«

"Frantsesek diote, famili barrenean dala bear arropa zikina garbitu. Ber asmoekin Ameriketan MAD errebista agertzen da. Amerikano bizimodu ta moden satira egiten azkarra da, guri asko ikasi digu; baina azkenik agertu den liburu batek geiago: The ugly american, Amerikano itsusia, dauka titulutzat. IGELA xumeoago da eta gure euskaldun itsusiarena kronikatxo bat bakarrik izango da.

Irakur zer dion Bertrand de Born trobadore zaldunak euskaldunetzaz Errege Ricardo-ri zuzendutako sirventes edo poema batean:

"Ez zait euskaldunen konpainia
Puta salduena baino gustatzenago"

("Nom platz companha de Basclos
Ni de las putanas venaus")"[5]

»

Dantek Jainkotiar komedian irudikatu zuen, Infernuan, eskuan kriseilu moduan burua zeramala zigor gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. ↑ MACDONALD, Fiona; JAMES, John: Gurutzadetara Rikardo Lehoi Bihotzarekin. Madril: Anaya, Denboraren makina, 1991. 6. orria.
  2. http://www.trobar.org/troubadours/bertran_de_born/poem44.php
  3. GOYHENETCHE, Manex: Historia general del País Vasco. Prehistoria-Epoca Romana-Edad Media. Donostia: Ttarttalo, 1999. 313-317. orriak
  4. (Katalanez)http://trobadors.iec.cat/veure_d.asp?id_obra=482 [Ikus "Notes" sailean 25. zenbakia daramana]
  5. http://andima.armiarma.eus/igel/igel0106.htm

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertran de Born