Ireki menu nagusia

Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea[1] edo Gartzea IV.a, batzuetan V.a, VI.a edo VII.alatinez: Garcia Renimiriç; gaztelaniaz: García Ramírez— (? - † Lorka, 1150ko azaroaren 21a), Iruñeko erregea (1134-1150) izan zen.

Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea
King of Navarre GarciaIV.JPG
Iruñeko Monarka

Bizitza
Jaiotza 1110
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza Lorka1150eko azaroaren  21a (39/40 urte)
Hobiratze lekua Iruñeko katedrala
Familia
Aita Ramiro Antso Iruñekoa
Ama Cristina Rodriguez
Ezkontidea(k) Margarita l'Aiglekoa
Urraka Gaztela eta Leongoa
Seme-alabak
Familia
Leinua Semeno leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Eduki-taula

ErregealdiaAldatu

Nafarroako handiki eta apezpikuek errege aukeratua zen, Alfontso I.a Bataiatzailearen testamentuaren xedapenei men ez egiteko.

Aita Ramiro Antso, Monzón eta Logroñoko jauna, eta ama Kristina Rodriguez Diaz Vivarrekoa, El Ciden alaba, zituen.

Antso IV.a Peñalengoa hil zenetik Alfontso I.a Borrokalaria hil zen arte Nafarroa eta Aragoiko erresumak batera gobernatuak izan baziren ere, banatzeko proposamena egin zuten handikiek Vadoluengoko itunean, aita Ramiro Antso Aragoiko erregea izatea eta Gartzea semea, berriz, Nafarroakoa. Biek erresuma bana bazuten ere, bien artean Ramiro zen nagusia.

Alfontso VII.a Leongoa Zaragozara sartu eta aragoiarrek basailutza egin zutenean, erresuma bien arteko banaketa areagotu zen, Antso III.aren feudo baziren ere.

1137an Gartzeak Alfontso I.a Portugalgoa kidetu eta, basailutza egina bazuen ere, Alfontso VII.a Leongoaren aurka egin zuten. Bakea 1139 eta 1140 artean sinatu zuten.

Nafarrek 1146an Deustia okupatu zuten, baina Alfontso VII.a Leongoak erresuma bien arteko epailearena egin zuen.

1144an alargun gelditu eta gero, Alfontso VII.a Leongoaren alaba zen Urraka ezkondu zuen. Hortik aurrera, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Leon eta Gaztelako enperadorearekin senidetu ziren, era berean Erramun Berenger koinatua zen. Denek Alfontso VII.a enperadorearen menpekotzat jo zuten.

Ordutik aurrera, Gartzeak Alfontso VII.a Leongoa lagunduko du bere errekonkista kanpainetan. Esate baterako, 1147an Almería okupatzera lagundu zuen.

1149an bake-ituna sinatu zuen Erramun Berengerrekin. Hori zela eta, katalanak Zuria alaba ezkonduko zuen, Petronila Aragoikoaren senargaia bazen ere. Baina konpromisoa ez zen bete, Gartzea hil zelako. 1150ko azaroaren 21ean Lorkan hil zen, Lizarratik gertu. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.

FamiliaAldatu

Aitona
  Antso Gartzez
Iruñekoa
Amona
  Konstantza
Aitona
  Rodrigo Diaz
Vivarrekoa

Valentziako jauna
Amona
  Ximena Diaz
Oviedokoa
Aita
  Ramiro
Monzoneko jauna
Ama
  Kristina
Vivarrekoa
  Gartzea V.a
Nafarroako erregea

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

Gartzea IV.a hiru aldiz ezkondu zen. Lehenik, errege titulua ez zuelarik, 1130 inguruan, ezkondu zen Margaritarekin, L'Aigleko jaunaren alabarekin. Margarita hil zen 1141eko maiatzaren 25an, hiru seme-alabak izan zituelarik:

Bigarren ezkontza 1144an izan zen Gaztelako Alfontso VII.a erregearen sasiko alaba zen Urrakarekin. Urraka 1189an hilko zen. Alaba bat izan zuten:

Hirugarrenez, Ganfreda Lopez ezkondu zuen.

Maitale ezezagun batekin Gartzea Remiritz erregeak seme bat izan zuen:

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea  
  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. (Gaztelaniaz)  Sánchez de Mora, Antonio (2003) La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara. Tesis doctoral. Universidad de Sevilla Sevilla 328 or. .
  3. Hugo Falcandok "erreginaren neba (Margarita Iruñekoarena) Palermon geratu ... eta Errodrigo zuen izena ... erreginak Henrike izenera aldatzea eskatu eta Montescagliosoko konderria eman zion" dio, The History of the Tyrants of Sicily by Hugo Falcandus, G. A. Loud eta T. Wiedmann, Manchester University Press, 1998, 155. orr.
  4. Salernoko artzapezpikua zen Romualdo Guarnaren kronikak "Henricus naturalis frater reginæ Siziliara heldu zenean comitatum Montis-Caveosi izendatu zutela eta unam de filiabus regis Rogerii ezkondu zuela" dio. Cronica di Romualdo Guarna arcivescovo Salernitano (Chronicon Romualdi II archiepiscopi Salernitani),Cronisti e scrittori sincroni Napoletani G. del Re, 1845, Vol. 1 (Napoli), 31. orr.

BibliografiaAldatu


Aurrekoa
Alfontso I.a
Iruñeko erregea
1134 - 1150
Ondorengoa
Antso VI.a