Petri III.a (Nafarroako mariskala)
Petri Nafarrakoa de la Cueva (1499-Toledo, 1566), Cortesko I. markesa, nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 8. mariskala izan zen[1]
Petri III.a (Nafarroako mariskala) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1548 -
1544 - 1547
1537 - 1542
1532 - 1537
1530 - 1532
1522 - 1556 ← Petri Nafarroakoa | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | 1499 | ||||||||||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||||||||||||
Heriotza | Toledo, 1556ko martxoaren 2a (56/57 urte) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Petri Nafarroakoa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | militarra | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista |
Biografia
aldatuPetri II.aren eta honen lehenengo emaztearen, Mentzia Mendoza Lunaren, semea izan zen. Ladrona Enriquez de Lakarra Nafarrakoa ezkondu eta alaba bat izan zuten: Jeronima Nafarrakoa Enriquez de Lakarra, Cortesko II. markesa hain zuzen ere. 1521ean erresumaren alde borrokatu zen Noaingo guduan.[2] Urte berean Guillaume Gouffier lagundu zuen Hondarribiko gazteluaren setioan.[3] 1524ko apirilaren 29an, aita hil eta urtebete pasa ondoren, gaztelua errenditu, Karlos enperadorearen amnistia onartu eta mariskal kargua berretsi zion, baita bere ondareak itzuli ere.
Harrezkero, espainiar monarkarentzat lan egin zuen: Toledoko korrejidorea, Kordobako korrejidorea, Sevillako korrejidore laguntzailea (1538-1542) eta Galiziako gobernadorea izanda.[4] Done Jakueren ordenaren zaldun, 1539an Cortesko markeserria eskuratu zuen.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sánchez-Marco, Carlos. Casa de los Navarra. in: Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
- ↑ Serrano Izko, Bixente. (2005). Nafarroa, historiaren hariak. Euskara Kultur Elkargoa ISBN 84-932845-9-9..
- ↑ Esarte, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-340-6..
- ↑ .
- ↑ Navarra, conquista e incorporación, 1512. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Petri II.a Nafarroakoa |
Nafarroako mariskal 1522-1566 |
Ondorengoa Joan Nafarroakoa Benavides |