Euskara Kultur Elkargoa

Euskara Kultur Elkargoa Iruñean 1998. urtean sortutako fundazioa da, Nafarroan euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. 2015ean bere jarduerei utzi zien, eta aitzina eramaten zituen egitasmoak bertan behera utzi edo beste erakunde zenbaiten esku utzi, hala nola Mikro-Ipuin lehiaketa.

Arturo Kanpion jaunak 1876an sortutako Nafarroako Euskara Elkargoa erakundearen helburuak berreskuratu eta gaurkotu nahi ditu Euskara Kultur Elkargoak, hots, "Euskal Herriko euskal hizkuntza, literatura eta historia gorde eta zabaldu, gure legeria ikasi eta herrialdearen ongizate moral eta materialaren alde lan egin".

Elkargoaren xedeen artean ahaleginak eta borondateak biltzea zegoen eta, era berean, Nafarroako izaera baldintzatu duten zatiketak gainditzea. Beraz, elkarrizketa eta jarduketa ildoa lantzen zuen, adostasunetik edo desadostasunetik Nafarroan euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean ari diren guztiekin.

Nafarroako Euskara Elkargoak mahai-inguruak, foroak, hitzaldiak antolatu zituen: liburuak eta komunikazioak argitara eman; aurrematrikulazio kanpainetan parte hartu, eta abar. Eta hori guztia, euskaldunak beren hizkuntzaz harro senti daitezen, eta euskaldun ez diren nafarrek hori ere beren hizkuntza dela jakin eta onar dezaten.

Nafarroako Euskara Elkargoak Artekaria sortu zuen, hots, erkidegoan eta maila guztietan euskararen erabilera bultzatzeko eta euskaldunen hizkuntza eskubideak zaintzeko ekimena. Sarea ere osatu zuen, Nafarroan euskara eta euskal kulturarekiko egiten denaz -eta egiten ez denaz- informazio zehatz eta mugatua emateko tresna interaktibo eta dinamikoa.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu