Petra Azpiroz

maistra eta euskaltzale nafarra
Petra Azpiroz Lazkano» orritik birbideratua)

Petra Azpiroz Lazkano (Leitza, 1916Iruñea, 1995) nafar irakaslea eta euskazalea izan zen.

Petra Azpiroz
Bizitza
JaiotzaLeitza, 1916
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1995 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Bizitza aldatu

Familia euskaldun batean jaioa, 14 urterekin Iruñera etorri zen irakasle-ikasketak egitera. 17 urterekin titulua lortuta, Gipuzkoako oposizioak prestatzen hasi zen –han euskal eskolen sorrera-mugimendua abiatua zen–. Espainiako Bigarren Errepublikaren hasiera zen, eta Iruñean abiatua zen, Euskararen Adiskideak elkarteak sustatuta, Escuela Vasca izenekoa sortzeko asmoa, Julia Fernandez Zabaleta, Catalina Alastuey eta Maritxu Viscarret horretan zebiltzala. Lizarran ere bazen euskal eskola bat sortzeko grina, eta Eusko Ikaskuntzak egin zion Petrari hura sortzeko eskaera: Petrak baiezkoa eman zuen. Lizarrakoa abiatu bitartean, Iruñeko Euskal Eskolan egon zen irakasle, eta horrek ikasteko balio izan zion. Azpiroz izan zen Gerra Zibilaren aurreko lehen euskal andereñoa.[1]

Lizarran, adin ezberdinetako 10 haurrekin hasi hiru urtera 43 ikasle ziren. Neskek eta mutilek batera ikasten zuten, eta ohiko ikasgaiez gain euskal kantak eta dantzak ere erakusten zizkien Azpirozek. Helduen euskalduntze zereginetan ere ibili zen. 1936ko udan, faxistak Lizarrako eskolan sartu eta erre zuten. Eskola betiko itxi zen. Hurremgo ikasturtearen hasieran, Azpirozek Irakasle gisa aritzeko desgaikuntza gutuna jaso zuen, pertsona non grata zela adierazita. Geroztik ezin izan zen gehiago irakasle lanetan aritu.[2]

Errekonozimenduak aldatu

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[3][4][5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.