Maritxu Viscarret

Nafar irakasle euskalzalea

Maria Viscarret Navaz (Iruñea, 1907-1989) nafar irakasle euskalzalea izan zen. Maritxu bezala ezagutzen zuten.

Maritxu Viscarret
Bizitza
Jaiotza Iruñea, 1907
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1989 (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak irakaslea

BizitzaAldatu

Iruñeko Zapateria kalean jaio zen familia abertzale batean. 5 anai-arreben arteko zaharrena zen eta aita Esteribarko Zaiko euskalduna izan bazen ere, ez zien euskara erakutsi seme-alabei. Ama Iruñekoa (ez zen euskalduna). Mariak gerora ikasiko zuen euskara. Iruñeko Escuela Normalean egin zituen irakasle-ikasketak. 1927an titulua lortu eta eskolak euskaraz emateko ikastetxe bat sortu zuen Karlos Illa etorbidean: Iruñeko lehen ikastola izango zena. Bertan izan zituen lankide Petra Azpiroz, Pilar Alba eta Miren Saizar besteak beste. 1934tik 1936ra Tafallan eta Latasan ibili zen irakasle, gaztelaniaz. Gerra hasi eta familiarekin ihes egin zuen Iparraldera, baina 1937an aita hil, eta Iruñera itzuli zen. Espedientea ireki zioten baita lanik gabe utzi ere. Lan egiten zuten gazteei gauez eskolak ematen hasi zen. Zigorra bete eta gero, 1943an Erratzura bidali zuten irakasle, eta han aritu zen erretiroa hartu arte. Ohiko ikasgaiez gain, euskal kantak, dantzak eta ipuinak erakusten zizkien ikasleei, metodo berritzailez baliatuta. Herriko familiei ere etxeetara joaten zitzaien josten erakustera eta laguntzera. Irakurketa eta naturazalea izan zen, Erretiroa hartuta Iruñera itzuli zen eta bere ahizpa Presentxurekin bizi izan zen hil zen arte.[1]

ErrekonozimenduakAldatu

  • 2019ko abenduan Iruñeako Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[2][3][4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu