Catalina Alastuey

Irakasle eta euskaltzale nafarra

Catalina Alastuey Garaikoetxea (Iruñea, 1899ko abenduaren 26a - ?) Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, goi mailako ardurak hartuz. EAJ alderdian ere hainbat aldiz ordezkari izan zen batzar nazionaletan. Irakaslea izan zen Iruñeko Udal-eskoletan, Frankismo garaian depuratuta izan arte.

Catalina Alastuey
Bizitza
JaiotzaIruñea1899ko abenduaren 26a (124 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Biografia aldatu

Iruñean jaio zen, 1899ko abenduaren 26an. Bere ama Romana Garaikoetxea Gartzaindarra zen.

Irakasle ikasketak San Jose Plazan zegoen Eskola Normalean egin zituen; eta 1916an ikasketak bukatzerakoan, San Francisco Udal-ikastetxean hasi zen maistra bezala. Iruñean 1931ean Emakume Abertzale Batza antolatzerakoan, zuzendariorde izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen asanblada nazionaletan hainbat aldiz ordezkari izan zen. Euskararen Adiskidearen eta Eusko Ikaskuntzaren zenbait ekintzetan ere parte hartu zuen garai hartan.[1]

Iruñeko lehen ikastolaren sorrera bultzatu zuen 1932. urtean, bera bezala San Jose Plazako Eskola Normalean ikasi zuten Maria Biskarret eta Julia Fernandez Zabaletarekin batera.[2] Gerra zibila hasi zenean, Iruñeko Udal-eskolatik bota egin zutenez, klase partikularrak ematea izan zen bere ogibide bakarra, baina urte batzuen ondoren, 1957ko otsailaren 27an, [3] onartua izan zen berriz ere Foru Diputazioaren dekretu baten bidez.

Erreferentziak aldatu

  1. «Catalina Alastuey y Garaicoechea» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
  2. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, A.O.. Pamplona, con nombre de mujer. (Noiz kontsultatua: 2017-03-24).
  3. Hik hasi 68. zenbakia. .

Bibliografia aldatu

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 187.or.

Kanpo estekak aldatu