Esztergom Hungariako iparraldeko hiria da, Danubio ibaiaren ertzean, Eslovakiako mugatik hurbil dagoena; 30.928 biztanle (2009). Katolikoen gune garrantzitsua da. Bertan daude Hungariako basilikarik handiena, Esztergomgo basilika (1822-1831), Bakocz kapera (XVI. m.) eta Keresztény Múzeum (Kristauen Museoa). Artzapezpikuaren egoitza, Hungariako lehen gotzainaren egoitza da.

Esztergom
Esztergom
town in Hungary (en) Itzuli
Esztergom infobox-1.jpg
Flag of Esztergom.svg BlasonHU-esztergom.svg
Administrazioa
Herrialdea Hungaria
ProbintziaKomárom-Esztergom
Izen ofizialaEsztergom
Jatorrizko izenaEsztergom
Posta kodea2500–2509
Geografia
Koordenatuak47°47′08″N 18°44′25″E / 47.7856°N 18.7403°E / 47.7856; 18.740347°47′08″N 18°44′25″E / 47.7856°N 18.7403°E / 47.7856; 18.7403
Azalera100,35 km²
Altuera105 m eta 160 m
MugakideakPilismarót (en) Itzuli, Pilisszentkereszt (en) Itzuli, Piliscsév (en) Itzuli, Kesztölc (en) Itzuli, Dorog (en) Itzuli, Tokodaltáró (en) Itzuli, Tokod (en) Itzuli, Tát (en) Itzuli, Chľaba, Kamenica nad Hronom, Štúrovo eta Obid
Demografia
Biztanleria28.144 (2019ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−268 (2014)
Dentsitatea308.20 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia33
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMaintal, Espoo, Štúrovo, Bamberg, Cambrai, Ehingen (en) Itzuli, Gniezno, Mariazell (en) Itzuli eta Canterbury
http://www.esztergom.hu/
Frantziskotarren eliza

HistoriaAldatu

Esztergomen altxatzen zen Karlomagnoren Inperioaren ekialdeko azken gotorlekua, Österringen izena zuena. Han bizi izan ziren Hungariako lehen erregeak, Arpad dinastiakoak. Turkiarren mende geratu zen 1542. urtean eta Poloniako Joan III.a Sobieski erregeak hartu zuen 1683. urtean. Bigarren Mundu Gerran erabat suntsiturik geratu zen. Aro Modernoko pertsona garrantzitsuetako bat József Mindszenty artzapezpikua izan zen, paper handia jokatu baitzuen Bigarren Mundu Gerran. Sobietar gobernuak atxilo hartu eta torturatu egin zuen; 1956ko Hungariako Iraultza eta gero enbaxada iparramerikarrera ihes egitea lortu zuen. 1975ean hil zen; mundu osoko hungariarrentzat batasunaren eta itxaropenaren sinboloa izan zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu