Heves (konderria)

Heves Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean. Pest, Nógrád, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Jász-Nagykun-Szolnok konderriak mugakide ditu. 3.637 km²ko azalera du, eta 2011n 307.985 biztanle zituen[1]. Hiriburua Eger da.

Heves
 Hungaria
Heves megye, Bélapátfalva, Gyári-tó és Bél-kő.jpg
FLAG-Heves-megye.svg BlasonHU-heves.svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-HE
Hiriburua Eger
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 47° 50′ N, 20° 15′ E / 47.83°N,20.25°E / 47.83; 20.25Koordenatuak: 47° 50′ N, 20° 15′ E / 47.83°N,20.25°E / 47.83; 20.25
HU county Heves.svg
Azalera 3,637,21 km²
Demografia
Biztanleria 307.985 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 84,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Iparraldeko Hungaria
http://hevesmegye.hu/

GeografiaAldatu

Iparraldea menditsua da -Mátra eta Bükk Hungariako mendigunerik garaienak dira; gailurra Kékes mendia (1014 m) da-, eta hegoaldea laua, Hungariako Ordoki Handiaren zati. Tisza ibaian 1975ean eraiki zen Kisköreko urtegiari esker, ordokiko lurrak ureztatzen dira; uzta nagusiak dilistak, tabakoa eta meloiak dira. Matrako mazeletako mahastizaintzaMátraalja eta Egeren ardoa ekoizten da— eta fruitu hazkuntza aipagarriak dira, eta baita zaldi-hazkuntza ere[2].

Banaketa administratiboaAldatu

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
  Bélapátfalva Bélapátfalva 180,89 8.710 8
  Eger Eger 602,05 87.440 22
  Füzesabony Füzesabony 578,56 29.910 16
  Gyöngyös Gyöngyös 750,78 74.607 25
  Hatvan Hatvan 352,16 50.585 13
  Heves Heves 697,68 33.382 17
  Pétervására Pétervására 475,07 20.702 20

Hiri eta herriakAldatu

Konderri eskumenak dituzten hiriakAldatu

  • Eger (hiriburua; 54.609 biztanle 2015ean[3])

Hiriak eta herri handiakAldatu

(2015eko biztanleria[3])

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-26.
  2. Heves. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica . Noiz kontsultatua: 2015-11-29.
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-28.

Kanpo estekakAldatu