Nógrád (konderria)

Nógrád (eslovakieraz: Novohradská) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean, Eslovakiako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén, Heves, eta Pest konderriak ere mugakide ditu. 2.545 km²ko azalera du, eta 2011n 201.919 biztanle zituen[1]. Hiriburua Salgótarján da.

Nógrád
 Hungaria
Nógrád - Castle.jpg
FLAG-Nograd.svg BlasonHU-nograd.svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-NO
Hiriburua Salgótarján
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 48° 00′ N, 19° 34′ E / 48°N,19.57°E / 48; 19.57Koordenatuak: 48° 00′ N, 19° 34′ E / 48°N,19.57°E / 48; 19.57
HU county Nograd.svg
Azalera 2,545,48 km²
Demografia
Biztanleria 201.919 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 79,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Iparraldeko Hungaria
http://www.nograd.hu/

GeografiaAldatu

Nógrád konderria, Hungariako bigarren txikiena, herrialdearen iparraldean dago, Eslovakiarekin muga eginez. Muga horren zati handiena Ipoly ibaiak egiten du. Aski eskualde menditsua da; mendigune nagusiak Börzsöny, Cserhát eta Mátra dira. Erliebea dela eta, herri gehienak txikiak dira eta haranen behealdean daude. Bi handienak Balassagyarmat -konderriaren lehengo hiriburua- eta Salgótarján -hurbileko meatzeen ustiapenagatik XX. mendean industriagune bilakatua- dira.

Banaketa administratiboaAldatu

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
  Balassagyarmat Balassagyarmat 532,94 39.623 29
  Bátonyterenye Bátonyterenye 215,45 21.323 8
  Pásztó Pásztó 551,57 31.292 26
  Rétság Rétság 435,03 24.003 25
  Salgótarján Salgótarján 525,23 63.473 29
  Szécsény Szécsény 285,25 19.219 14

Hiri eta herriakAldatu

 
Salgótarján, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriakAldatu

Hiriak eta herri handiakAldatu

(2015eko biztanleria[2])

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-26.
  2. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu . Noiz kontsultatua: 2015-11-28.

Kanpo estekakAldatu