Pedro Pichardo

atleta portugesra

Pedro Pablo Pichardo Peralta (1993ko ekainaren 30a) Kuban jaiotako portugaldar jauzi hirukoitz-laria da, egungo txapeldun olinpikoa dena. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen Portugalgo 17.98 errekor nazionalarekin.

Pedro Pichardo

(2021)
Bizitza
JaiotzaSantiago1993ko ekainaren 30a (30 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua71 kilogramo
Altuera185 zentimetro

IAAF: 14412588 Olympic.org: pedro-p-pichardo Edit the value on Wikidata

Pichardo 2012ko Munduko Junior txapelduna eta 2013ko Munduko Txapelketako zilarrezko domina izan zen. 2015an 17,94m-ko jauziarekin betiko garai guztietako 6. jarri zen. Astebete beranduago 18,06m-tara hobetu zuen bere marka pertsonala eta garai guztietako 3. postura igo zen eta 1996 urtetik izan zen jauzirik luzeena lortu zuen.

Munduko txapelketei dagokienez, pista estalian 2014. urtean Sopot hirian brontzezko domina lortu zuen eta aire librean 2013an (Moskun) eta 2015ean (Pekinen) zilarrezko dominak lortu zituen jauzi hirukoitzean. Domina hauek Kuba ordezkatuz lortu zituen. Portugal ordezkatzera pasa zenetik lorturiko arrakastarik garrantzitsuena, olinpiar dominaz aparte, Pista Estaliko Europako Txapelketan lorturiko urrezko domina da 2021 urtean Torun hirian. 2018ko eta 2021eko Diamond League-ak ere irabazi zituen proba berean.

Nazioarteko emaitzak

aldatu
Portugal ordezkatuz  
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia     Jauzi hirukoitza
Europako Pista Estaliko txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Torun   Polonia   Jauzi hirukoitza
Europako Taldekako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Sandnes   Norvegia   Jauzi hirukoitza
2019 Bydgoszcz   Polonia   Jauzi hirukoitza
Diamond League
Urtea Domina Proba
2018   Jauzi hirukoitza
2021   Jauzi hirukoitza
Kuba ordezkatuz  
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Mosku   Errusia   Jauzi hirukoitza
2015 Pekin   Txina   Jauzi hirukoitza
Munduko txapelketak (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Torun   Polonia   Jauzi hirukoitza
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Toronto   Kanada   Jauzi hirukoitza
Munduko txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Bartzelona   Katalunia   Jauzi hirukoitza
NACAC Txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba
2012 San Salvador   El Salvador   Jauzi hirukoitza

Marka pertsonalak

aldatu
Proba Marka Lekua Data
Jauzi hirukoitza Outdoor 18,08 m Habana 2015eko maiatzaren 28a
Indoor 17,36 m Braga 2021eko otsailaren 13a
  • IAAF Profiletik hartutako informazio guztia.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu