Peder Kolstad
Peder Ludvig Kolstad (Borge, Østfold, 1878ko azaroaren 28a – Oslo, 1932ko martxoaren 5a) norvegiar politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 193tik hil zen arte.
Norvegiako Nekazaritza Unibertsitatean ikasi zuen eta nekazaritza eskoletan irakasle aritu zen.
Nekazal sindikatuetan eta udal politikan hasi zuen bere ibilbide politikoa. Zentroko Alderdiko kide izan zen eta 1921ean diputatu hautatu zuten. Eserlekuari eutsi zion hil arte.
1931ko maiatzean, koalizio-gobernu bateko lehen ministro eta Finantza ministro hautatu zuten. 1931ko uztailaren 10ean gobernuak Norvegiarentzat Groenlandiako Erik Gorriaren Lurraldea erreklamatu zuen. Norvegiako nekazarien aldeko neurriak hartu zituen eta arto-ekoizleentzako dirulaguntzak onartu zituen.