Peñalba de Castro Huerta de Rey udalerriko espainiar herri bat da, Burgosko probintzian dagoena, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan.

Peñalba de Castro
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaHuerta de Rey
Posta kodea09454
INEk ezarritako kodea09174000300
Geografia
Koordenatuak41°47′19″N 3°22′01″W / 41.788497°N 3.366953°W / 41.788497; -3.366953
Map
Demografia

Geografia aldatu

Alto de Castroren magalean kokatua, mendi ertaineko geografia du, Demanda mendilerrotik hurbil dagoelako. Udalerria Arandilla ibaia zeharkatzen du.

Historia aldatu

Peñalba de Castroren jatorria ez da ziurra, bere historia Clunia antzinako hiriarenarekin lotuta dago. 712. urtean Tarik-en tropek Clunia suntsitu zuten, hiriaren amaiera suposatuz. Urteetan zehar udalerria arabiarren eta kristauen arteko liskar lurraldea izan zen. VIII. mendearen erdialdean, Alfontso I.a Asturietako erregeak hiriaren aztarnak birkonkistatu zituen, bertako biztanleak musulmanen mendetik askatuz. Erregeak berak erabakitzen du Iberiar penintsulako iparraldeko kristau-lurretara eramatea, eremua hutsik utziz Duero eskualdean bere domeinuen eta musulmanen artean inoren lurraldea sortzeko. Gartzia I.a Leongo erregeak Gonzalo Fernanditz Burgoskoa Gaztelako kondeari (Fernando Gontzalitz Gaztelakoaen aita) agindu zion 912. urtean Dueroko eremua, zehazki Haza, San Esteban de Gormaz eta Clunia birpopulatzea. Garai horretan sortu zuten Cluniako gotorleku berria, hasierako hiriaren hegoaldean dagoen muino batean, egungo Coruña del Conde dagoen tokian. Lekudaketaren arrazoia da leku horretatik hobeto kontrolatzen zela Duerotik iparraldera igotzen zen errepidea eta Arandilla ibaia zeharkatzen duten bi zubiak. Gaztelako hiri bihurtu zen, Alfoz de Cluniako buru, eskualdeko handiena, Arlanza ibaitik Duero ibaira arteko lurrak hartzen ditu. Peñalba de Castro artzainek eta morroiek osatutako Coruña del Conde lurraren barneko herri gisa izango zuen jatorria. 1674an Peñalba de Castro herria, zeinaren jurisdikzioan Clunia antzinako hiriaren hondakinak dauden, Mariana Austriakoaren pribilegioz, Karlos II.aren ama eta tutorea, Villa mailara iritsi zen, eta biztanleria libre gisa eratu zen, independentea, identitatearekin.

Demografia aldatu

Landa-eremuak pixkanaka despopulatzearekin batera, Peñalba de Castro biztanle kopurua nabarmen murriztu da. Azken 200 urteotako bilakaera ikus dezakegu:

Bilakaera demografikoa*
1787 1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970
198 118 275 303 314 315 330 359 391 374 340 389 399 351 199

Ekonomia aldatu

Bertako bizilagunek nekazaritzan oinarritzen dute jarduera, lehorreko zerealak, garia eta garagarra ereiten dute; Mahastiak ere lantzen dute, eta ia bizilagun guztiek euren ardoa egiten dute etxean, modu tradizionalean. Abeltzaintza ere garrantzitsua da, arkume onak ardietatik hazten dira. Era berean, metal tailer txiki bat dago herrian.

Monumentuak aldatu

Bere inguruan Clunia erromatar hiria dago .

Jaiak aldatu

 
Kastroko Ama Birjinari dantza eginten abuztuaren amaierako jaietan
  • Kastroko Ama Birjina: jatorrizko eguna irailaren 8a da, nahiz eta duela urte batzuk abuztuko azken asteburuan ospatzen den, lan bila alde egin behar izan zuten herriko ume guztiak zaindaria omentzera etor daitezen.
  • Santiago Apostolua: Uztailaren 25ean ospatzen da Santiago Apostolu zaindariaren omenez. Azkenaldian, Cluniako Lagunak Kultur Elkarteak afari bikaina antolatzen du eta bertan ia herri osoak parte hartzen du.
  • San Isidro: Baserritarren zaindaria, maiatzaren 15ean ospatzen da. Bildutako baserritar guztiek meza entzuten dute Kastroko Ama Birjinaren ermitan . Jarraian, santua prozesioan ateratzen da, zelaiak bedeinka ditzan. Ondoren, bertaratutako guztiak mahai baten inguruan solasean aperitiboa hartzen.
  • Santutxua: Apirileko hirugarren igandean, eskualdeko herri asko biltzen dituen erromeria ospatzen da Kastroko Ama Birjinaren santutegian. Tradizioak dio bere haurtzaroan Santo Domingo de Guzmán, bere ama Santa Juana de Aza, Caleruegatik ibiltzen zela, debozio handiz Ama Birjinari otoitz egitera. Gure garaian tradizioak jarraitzen du, eta Santo Domingoko bizilagunak dira, santuaren irudia sorbalda gainean hartuta, Caleruegatik Peñalba de Castrorako bidea egiten dutenak, Arauzo de Torretik pasatuz. Ermitan meza ospatzen da eta denek erromeria egun bat igarotzen dute.

Ibilbideak aldatu

Cid bidea: pertsonaia historiko baten, Rodrigo Díazen desterraldiaren pausoak eta El Cantar de mio Cid lan literarioa jarraitzen dituen ibilbide turistiko kulturala da. Bi kasuetan, nazioarteko erreferenteak dira: Cid Campeador, Erdi Aroko zaldun gisa, eta Mio Ciden eresia, Europako literatura epikoko lan handietako bat bezala.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu