Paul Behncke

soldadu alemaniarra

Paul Leo Gustav Behncke (1869ko abuztuaren 13a1937ko urtarrilaren 4a) Lübecken jaiotako Almirante alemaniarra izan zen. Lehen Mundu Gerran, Jutlandiako guduan, Alemaniako Itsas Zabaleko Flotaren III.Eskuadroiaren komandantea izan zen.

Paul Behncke

Bizitza
JaiotzaSüsel1866ko abuztuaren 13a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin1937ko urtarrilaren 4a (70 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Find a Grave: 153835119 Edit the value on Wikidata

Zerbitzua itsas-armadan aldatu

Hamalau urterekin itsas armadan sartu zen, eta ofizial gisa Ekialde Urruneko kanoiontzi baten buru izan zen. Kielgo Itsas Akademian ikasi ondoren Estatu Nagusian lana lortu zuen. SMS Falke gurutzaontzi babesgabearen komandante gisa, Txinako uretara itzuli zen eta gutxira kapitain mailara igo zutenean, SMS Wettin korazatuaren kapitaina izendatu zuten. Aurrerago SMS Westfalen Dreadnought-aren kapitaina izan zen.

Behncke Konteradmiral (Kontralmirante) izendatu zuten Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, eta berriz ere Estatu Nagusiari esleitu zioten. Gerran zehar, Alfred von Tirpitz almiranteak itsaspeko gerrari buruz zituen teorien aurka agertu zen, eta III. Eskuadroiaren buru izendatu zuten, alemaniar itsas armadako bederatzi korazatu modernoenetatik zortzik osatua (König eta Kaiser klaseak). SMS König ontzian zihoazen ontzi hauen buru, Behnckek Jutlandiako guduan parte hartu zuen. Guduan jaurtigai ezpal batek larriki zauritu bazuen ere, ontzi-armada osoaren buru aurkitu zen ekintzaren hirugarren fasean.[1]

Ekialdean, Albion Operazioaren testuinguruan, 1917ko Moon Soundeko guduan errusiar flotaren zati baten erretiratzea eragotzi zuen eta Slava korazatua hondoratu zuen. Ordurako, Vizeadmiral (almiranteorde) maila zuen, eta hurrengo urtean, Eduard von Capelle almiranteak uko egin ondoren, Itsas Bulego Inperialeko Estatu Idazkaritzaren zuzendaria bihurtu. Kargua hilabete batez baino ez zuen bete, kargua uztera behartuta egon baino lehen.

Behnckek kargua berreskuratu zuen gerra ostean, Adolf von Trotha almirantea ordezkatuz, eta 1924an erretiratu zen itsas armadatik. Erretiroan, Behncke Alemaniar-Japoniar Elkarteko presidentea izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) Biographie, Deutsche. «Behncke, Paul - Deutsche Biographie» www.deutsche-biographie.de (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  2. Hildebrand, Hans H.; Henriot, Ernst. (1988). Deutschlands Admirale 1849-1945: die militärischen Werdegänge der See-, Ingenieur-, Sanitäts-, Waffen- und Verwaltungsoffiziere im Admiralsrang. Biblio Verl ISBN 978-3-7648-1499-1. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak aldatu