Pasargada

Pasargadae» orritik birbideratua)

Pasargada[1] (persieraz: پاسارگاد‎) Persiar Inperioko lehen hiriburua izan zen, gaur egungo Iranen hegoaldean kokatua. Fars probintzian dago, Zagros mendien ekialdeko luzapen batean, gaur egungo Xiraz hiritik 100 kilometro inguru ipar-ekialdera, eta Persiar Inperioko hurrengo hiriburua izan zen Persepolistik 87 kilometro inguru ipar-ekialdera. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2004an. 160 hektareako babes eremua eta 7.127 hektareako errespetu eremua hartzen du.

Pasargada
Πασαργάδες
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaFars
Irango eskualdeaPasargad County
Koordenatuak30°12′00″N 53°10′46″E / 30.2°N 53.179444444444°E / 30.2; 53.179444444444
Map
Arkitektura
Azalera159,65 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia1106
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2004 (XXVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Akemenestar dinastiaren lehen hiriburua izan zen, 160 hektarea inguruko hedadura hartuz. Hiriburu gisa, garrantzia galduz joan zen Persepolisen sorrerarekin, inperioaren lehen hiriburua izateak, errespetatzeko moduko toki bihurtu bazuen ere. Horrezaz gainera, bertan dago Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen Ziro II.aren hilobi xaloa, egundaino iraun duena.

Ziroren hilobia da akemenestar garaiko arte persiarrean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat. Edikulu erako eraikina da, bi uretarako frontoi eta estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Beste eredua, Naqsh-e Rostamen dagoen Dario I.aren hilobia da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala.

Mausoleo honen ondoan dagoen multzo arkitektonikoa ere nabarmendu behar da, Tall-e Takhteko terraza gotortua eta sarrerako arkupeak, audientzia gelek, errege gelek eta lorategiek osatzen dutena; hau ez da, bakarrik, akemenestar arkitektura eta artearen lehen fasearen adierazgarri, baizik eta persiar zibilizazioaren ereduzko lekukotasuna ere[2]. Pasargadako persiar lorategiak dira mota honetako adibide antzinakoenak, lau zatitan banatuak (Txahar bagh deritzona, چهارباغ).

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Azcárate Ristori, J. M.ª de. (1986). Historia del arte. Madril: Anaya ISBN 84-207-1408-9..

Kanpo estekak aldatu