Mediar-persiar arkitektura

Arkitektura mediar-persiarra» orritik birbideratua)

Mediar-persiar arkitektura Median eta Persian K. a. VIII eta VI. mendeetan eratu zen arkitektura da. Erakusgarri ezagunena Persepolis da.

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Darioren jauregiko zezen bikoitzeko kapitela
Darioren jauregiko arkularien frisoko xehetasuna.

Garai batean, mediarrak, Niniveko erregeen mendeko eta zergari izan ziren, ondoren, askeak Ziaxaresekin, eta, jarraian, lurralde zabalen jabeak persiarrekin, akemenidar dinastiako erregeen garaian: Ziro II.a, Kanbises II.a, Dario I.a, Xerxes I.a (azken hau, Biblian agertzen Asuero dena) eta beste batzuk, arte eta arkitektura mediar-persiarrak, asiriar, greziar eta egiptoar arteekin hainbeste antzekotasun izatea ulertzen da, gaur egun esploratuak diren antzinako mediar-persiar hirien hondakinetan adierazten den bezala. Arte honen loratzea eta garai gailenak, bi mende baino askoz gehiago ez zuen iraun. Ziro II.aren garaitik Dario III.aren erregealdiraino (K. a. 330), akemenidar dinastiako azken persiar erregea izan zena, Alexandro Handiak garaitu baitzuen.

Arte mediar primitiboak, babiloniarraren antzekoa izan behar zuen harresien eraikuntzan. Baina, antzinako zantzu eta loturen arabera, dirudienez, errege jauregiak, metal preziatuz estalitako zurez egiten ziren, emaitza bezala, oso solidoak ez baina bai galant eta aberatsak ziren zutabe eta arkitrabez eratutako eraikinak emanez. Lehen garai honetako artea, Ekbatanako hondakinetan aztertzen da, ondorengoa edo persiarra, egiptoar, asiriar eta greziarrak eragina, antzinako hiriburuetan eginiko indusketetan adierazi den bezala:

  • Pasargada, non Ziroren jauregia eta hilobia aurkitu diren.
  • Persepolis, non Dario eta Xerxesen jauregiak ezagutzen diren, Persepolisetik gertu dagoen Naqsh-e Rostamen aurkitzen diren harkaitzean zizelkaturiko hilobiekin batera.
  • Susa, non Artaxerxes II.aren jauregia eta zenbait persiar objektu aurkitu diren.

Ezaugarriak

aldatu

Arte mediar-persiarra, eraikinetan (harrizkoak izaten ohi direnak) zutabeen liraintasunagatik, animalia formako eta bolutadun kapitelengatik eta euren jauregien handitasunagatik bereizten da, hauek, euren omenezko gela hipostilo bat dutelarik, kolomadi handi batek inguratua (Susako ehun zutabeen gela bezala, horietako bakoitzak hogei metroko altuera eta metro eta erdiko diametroa duelarik). Eraikinen planifikazioan duten erregularitatea eta akatsgabetasunagatik bereizten dira, baina arkitrabatu generotik irten gabe. Arkitrabeek, zurezkoak izan behar zuten, teilatua bezala, euren eraikinen hondakinetan aurkitutako arrastoek adierazten duten bezala. Hala ere, asiriar arkitekturan baino askoz sarriago erabili zen bobeda, txikiagoak eta garrantzi gutxiagokoak ziren eraikinentzat, hori bai.

Persiar jauregientzako basamentu handi bezala, kaldear-asiriar tradizioko terraza edo plataformak balio zuten. Androesfingeak jartzen ziren ateen aurrean, eta harresiak, haitzurdin estalkietan eginiko erliebeekin eta azulejuekin apaintzen ziren, eta zolak, haitzurdin eta adreiluzko mosaikoekin. Harkaitzean irekitako errege hilobiak apaintzen ziren, jauregi fatxaden itxura emateko moduan, eta, orotara, arte guztia, erregeen handinahia eta erosotasunaren mende geratzen zen, jauregikoa bezala izenda daitekeelarik. Miresgarria da, zentzu honetan, Bibliako Esterren liburuak, edertasun artistiko hauei buruz ematen duen deskribapena (Esth., c.1, v.6), ondo frogatua bere benetakotasuna arkeologoek egindako azterketen ondorioz. Baina, aurrerakuntza horiek ez ziren tenplu bikainak eraikitzeko erabiltzen, hauek, eraikin xaloak baitziren, persiarrek, Jainkoa, garra eta suaren ikurpean gurtzen baitzuten.

Ez da akemenidar dinastiako persiar artea, sasanidar dinastiakoarekin nahastu behar, III. mendetik VII. menderarte nagusi izan zena toki honetan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu