Ireki menu nagusia

Pasai San Pedroko hilerriko portada erromaniko eta gotikoak

eraikitako euskal ondare nabaria Pasaian

Pasai San Pedroko hilerriko portada erromaniko eta gotikoa Gipuzkoako Pasai San Pedro herriko hilerriaren sarreran dauden portada erromaniko eta gotiko bana dira. Gipuzkoako kultura ondasunak izendatuta daude eta Pasai San Pedro udalerriaren ondare-hondar historiko zaharrenak dira.

Pasai San Pedroko hilerriko portada erromaniko eta gotikoak
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Pasaia San Pedro cemetery gate1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Pasaia
Koordenatuak 43° 19′ 33″ N, 1° 55′ 31″ W / 43.3258416495°N,1.92534247348°W / 43.3258416495; -1.92534247348Koordenatuak: 43° 19′ 33″ N, 1° 55′ 31″ W / 43.3258416495°N,1.92534247348°W / 43.3258416495; -1.92534247348
Historia eta erabilera
Irekiera1458
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
BIC RI-51-0001552
12-1

HistoriaAldatu

Egun kanposantua dagoen lekuan jatorrizko San Pedro eliza zegoen leku berean dago. Eliza hau 1450. urtean eraiki zen eliztarren eskaeraren ondorioz, ordurarte Donostiako San Bizente elizakoak zirenak San Pedro Donostiako barruti bat izan baizen XIX. menderarte[1]. Portada gotikoa 1457-1458 urte bitartean eraiki zuten. Eliza hau XVIII. mendearen lehenengo erdialdera suntsitu zuten eta bere elementuak aprobetxatuz beherago portuaren mailan dagoen San Pedro eliza 1774an eraiki zuten.[2][3].

Erdi Aroan hildakoak elizan ehorzten ziren eta hau dirudi eliza suntsitu ostean lekua hilerri bihurtzeko arrazoia. Orduko elizako harearrizko horma landuak dira gaur eguneko hilerriko kanpo itxiturako hormak eta portadak, XII. eta XV. mendekoak, elizako ateak ziren.

EzaugarriakAldatu

Jatorrizko elizatik sarbide bezala erabiltzen den portada gotiko bat eta beste portada erromaniko bat baino ez dira geratzen. Portada erromanikoa hormatuta dago lau arkiboltek osatzen dute. Arkuak kapitel moduko kolometatik jaiotzen dira. Hilerrian sartzeko erabiltzen den portada gotikoaren arku zorrotzak hiru arkibolta ditu. Barruko bi arkuetako giltzarrietan erliebean zehaztasunak zeuden, bat desagertu bada ere. Portada hareharri-harlanduzko horma irregular samar batean sartuta dago[4].


ErreferentziakAldatu

  1. Jonathan (2008-06-25) «Cementerio de San Pedro (Pasajes)» Historia de Guipúzcoa . Noiz kontsultatua: 2019-09-18.
  2. «Pasaia (udalerria) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2019-02-02.
  3. «Kanposantuko portada Erromanikoa eta Gotikoak - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-18.
  4. «Kanposantuko portada Erromanikoa eta Gotikoak - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-18.

Kanpo estekakAldatu