Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala

Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala Hawaiiko Artxipelagoko Ipar-mendebaldeko Uharteetan dagoen itsas eremu babestua da. Munduko itsas eremu babestu handiena da.[1] Hawaiiko hizkuntzan duen izena, Papahānaumokuākea, estatu horretako biztanleek aukeratua, Hawaiiko uharteen agerpenarekin lotutako tradizioei eta mitoekin lotuta dago. Herri-tradizioen arabera, Papahnaumoku uhartez erditu zen jainkosa da, eta haren senarra Wakea izan zen. Estatu Batuetako Good Morning America telebista-programak eta USA Today egunkariak "Munduko zazpi mirari berrietako" bat izendatu zuten.

Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala
Gizateriaren Ondare
I.a maila: erreserba natural oso
Datu orokorrak
MotaMonumentu Nazionala eta itsas gune babestu
Azalera1.508.870 km²
Geografia
Map
Koordenatuak25°42′N 171°44′W / 25.7°N 171.73°W / 25.7; -171.73
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
Konderri-hiri kontsolidatuHonolulu konderria
EragileaProclamation 8031 (en) Itzuli

Eremu babestua 7000 espezie ingururentzako habitat naturala da, horietatik laurdena endemikoak dira. Hauek dira aipagarrienak: dortoka berdea eta Hawaiiko itsas txakur fraidea, galtzeko zorian dauden espezieak, Telespiza cantans, Telespiza ultima, Acrocephalus familiaris, Laysan ahatea edo Laysaneko albatrosak bezalako itsas hegaztiak, landare-espezie ugari (pritchardia barne) eta artropodo-espezie asko. NOAAko Itsas Arrantzako Zerbitzu Nazionalaren arabera (NOAA National Marine Fisheries Service), otarrain arantzadunen populazioak ez ziren berreskuratu beren ekosistemako aldaketa ozeanografikoetatik, eta Ipar Pazifikoan eragina izan zuten 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990aren hasieran; izan ere, horrek beste espezie batzuen populazioa murriztu du, itsas hegaztiak eta itsas-txakurrak barne. 2005ean monumentu izendatu zutenean, arrantza komertziala 2011n amaitu behar zen. Turismo-leku gisa sustatuko da eremuan, eta bisitariek urpean igeri egiteko eta antzeko jarduerak egiteko aukera izango dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Guinness World Records 2013 (en español). Según se cita en la pág. 41

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu