Pankorboko gaztelua edo Santa Marta gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Pancorbo) Burgosko probintziako Pankorbo (Espainia) herrian kokaturiko gaztelua izan zen.

Pankorboko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaPancorbo
Koordenatuak42°38′09″N 3°06′46″W / 42.63583°N 3.11278°W / 42.63583; -3.11278
Map
Ondarea

Historia aldatu

Bertoko haizpitartea kontrolpean izateko Diego Porcelosek 882an gotorlekua eraiki zuen, nahiz eta litekeena da antzinako gotorleku bat egotea.[1] Urte hartan, Cellorigoko guduan menderatuak izan ondoren, musulmanek gaztelua hartzea saiatu ziren baina hiru eguneko setioa jasan ondoren, ezin eta gaztelua utzi zuten.[1]

1028an Antso Nagusiak Iruñerako lortu zuen gazteluaren jabetza eta Fortun leinuaren tenente batzuk jarri zituen bertan:[2]

1071n gaztelarren eskuetan geratu arren, Alfontso I.a Borrokalariak berreskuratu eta 1110ean Bernardo Gomez nafarra bertoko alkaidea izan zen.[2] Berriro 1129an nafarren eskuetan izan zen, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta Alfontso I.aren arteko gatazkan.[2]

Denboraren poderioz axolagabetua, Lehenengo Karlistaldian karlistek erre zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Esparza, José Javier. (2009). La Gran Aventura del reino de Asturias. Así empezó la Reconquista. Madril: La Esfera de los Libros ISBN 9788497348874..
  2. a b c Sagredo, Iñaki. (2009). Navarra, Castillos que defendieron el reino. IV Iruñea: Pamiela, 112 or. ISBN 978-84-7681-599-1..
  3. Madoz Ibáñez, Pascual. (1849). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. 12 Madrid, 668 or..

Kanpo estekak aldatu