Paleartikoa

Paleartiko» orritik birbideratua)

Paleartikoa Lurrazaleko zortzi ekozona edo erreinu biogeografikoetatik bat da. Hitz hau ekologia, botanika, zoologia eta biogeografian asko erabiltzen da.

Palearktikoa

Paleartikoak Europa, Asiako iparraldea (Himalaiaren iparralderaino), Afrikako iparraldea (Sahararaino) eta Arabiako erdi eta iparraldea hartzen ditu.

Ekozona honek klima hotzeko eta epeleko eskualdeak hartzen ditu, baina ez klima tropikalekoak. Eskualde batzuk idorrak dira, hala nola Grezia, Sizilia eta Espainiako hegoaldea.

Bai fauna eta bai floraren aldetik, paleartikoak eta neartikoak antzekotasun handiak dauzkate, Beringeko itsasarteak lotuta daudelako. Bi ekozona hauek batera izendatzeko Holartikoa hitza erabiltzen da.

Paleartikoan honako bioma hauek daude: tundra, taiga, koniferoen baso epelak, hostozabalen baso misto epelak, belardi, sabana eta sastrakadi epelak, baso eta sastrakadi mediterraneoak, mendiko belardi eta sastrakadiak, basamortuak eta sastrakadi xerikoak, ibarbasoak eta hezeguneak.

Kanpo estekak

aldatu