Otto Pette

Anjel Lertxundiren liburua

"Otto Pette (hilean bizian bezala)" Anjel Lertxundi idazle oriotarrak idatzitako eleberria da, 1994an "Alberdaniak" argitaratua. Hogei eta bost urte ondoren, 2018an, Alberdania argitaletxearen eskutik Otto Petteren argitalpen gaurkotua kaleratu da[1].

Otto Pette
Datuak
IdazleaAnjel Lertxundi (1994)
Argitaratze-data1994
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaOtto Pette (Hilean bizian bezala)
ArgitaletxeaAlberdania
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak464
ISBN84-88669-11-9

Erdi Aroan kokatua dagoen istorio korapilatsu bat kontatzen da pertsonaia askoren perspektiba erabiliz. Egileak hizkuntza jaso eta aberatsa darabil. Maria Jose Olaziregi literatur adituaren arabera, lan honek "euskal literatura astindu egin zuen". Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren finalista izan zen.

“Biharko klasiko bat” zela iragarri zuten editoreek 1994an, 'Otto Pette' lehen aldiz argitara ematerakoan. Eta asmatu zutela dirudi. Euskara batuak 50. urteurrena betetzen ari zenean, 2018an, 'Otto Pette'-z aritu ziren Martin Ugalde Foroan Anjel Lertxundi idazlea, Miren Azkarate EHUko irakaslea eta Euskaltzaina, Itxaro Borda idazlea eta Beñat Sarasola idazlea eta literatur kritikaria. Joxerra Garziak gidatu zuen saioa.[2]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gizon bat jauregi batean bizi da bakarrik. Garai batean, erregeak Baronet izendatu zuen matxinoen kontrako borrokan izandako garaipenengatik eta jendeak izua zion, krudela eta odolzalea baitzen. Orain aldiz, iragan hura ahaztu besterik ez du nahi. Egun batean, gizon ezezagun baten bisita izanen du. Atzerritarra mendeku bila dator. Biak sukaldeko mahaian eserita, elkarri kontatuko diote beren bizitzaren istorioa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Sarasola, Ainhoa. «Jaiotzetik klasiko bat zena» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  2. Martin Ugalde Foroa: 'Otto Pette' klasikoaren lehen urteak. (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu