Monumentu naturala balio paisajistiko, geologiko edo historiko berezia edo beste mota batekoa (baita sinbolikoa ere) duen elementu natural bat da, hala nola: ehunka urte dituen zuhaitz bat, baso bat, leize bat, uharte bat, eta abar. Monumentu naturalaren kontserbazioak babes berezi bat eskatzen du, goragoko babesa izan dezakeen inguru batetik kanpo izaten baitira.

Cono de Arita monumentu naturala, Saltako probintzian (Argentina).

Monumentu naturalen adibide dira Tenerifeko dragoa, milaka urte dituena, edo Lausa Haranean dagoen Santiago Mendiko Monumentu Naturala.

Babes irizpidea

aldatu

Oinarrian, babes berezi bat merezi duten singulartasun, bakantasun edo edertasun nabarmeneko eraketek osatutako naturako gune edo elementuak izendatzen dira monumentu natural.

Kategoria honen barnean sartu ohi dira beren balio kultural, zientifiko edo paisajistikoen garrantzi edo singulartasunagatik interes berezia duten eraketa geologikoak, aztarnategi paleontologikoak eta lurreko bestelako elementuak ere.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu