Akh (edo Aj), antzinako egiptoarrentzat, gizakiaren elementuetako bat izan zen, egiptoar mitologiaren historian zehar esanahiz aldatu zuen arren. Hasieran, Ka eta Baren bateraketa aldaezina zen, izpirituaren beste zatiak, egiptoar mitologian, gorputz fisikoaren heriotzaren ondoren batasuna sortzen zuena. Zentzu honetan, mamu antzeko bat zen.

Ibis hegaztia erabiltzen zen hieroglifikoan Akh delakoa irudikatzeko

Ondorengo sinesmenak aldatu

Honen ondoren, Akh-Akharen zati izatera pasa zen, beste pertsona, jainko eta animalien akh multzoa. Ikuspegi honekin, pertsonak, behe munduan, Duatean, jainkoekin bildutakoan izango zuen itxura zen, hilezkorra eta aldaezina zelarik.

Beranduago, Ka, heriotzaren ondoren, Akh eta Ba arteko aldaketatzat hartu zen, Barekin batzea Akha sortzekoaren aurkakoa. Sinesmen honen barnean, Akha denbora batez behe munduan egoten zen, itzuli eta Ka bezala berraragiztatua izateko, Ba berri batekin.

Akh eta Baren banaketa eta Ka eta Baren bateraketa, heriotzaren ondoren lortzen ziren, hil testu eta sorginkeriekin, indarra ekartzearen xedearekin. Behin hau lortu ondoren, ziurra zen pertsona hori ez zela "bigarren aldiz hil"ko pertsona horren existentziaren amaiera suposatuko lukeen heriotza.

Antzinako egiptoarrentzat, giza izpirituaren osagai edo elementuak honako hauek ziren: Ib, Ka, Ba, Akh, Ren eta Sheut.

Kanpo estekak aldatu