Osasun krisialdia edo osasun publikoaren krisialdia, eremu geografiko batean edo gehiagotan batera osasun sistemak jasandako larrialdi egoera edo gaitasunaren gainditzea da, udalerri zehatz batetik hasi eta planeta osorarte. Osasun, bizitzak eta diruaren galerak dakartza.

Bere larritasuna kaltetzen duen jende kopurua, eremuaren hedadura eta prozesu patogenoak eragiten duen erikortasuna eta heriotza-tasaren araberakoa da.