Sackler familia estatubatuarra da Purdue Pharma eta Mundipharma konpainia farmazeutikoak sortu eta zuzendu zituena zenbait hamarkadaz.[1] 20. mendean Valium merkarturatu eta saldu zuten milioiak eginez, eta mende amaieran eta 21. mendean Purdue Pharmak OxyContin markarekin merkaturatutako oxikodona hedatu zuen Estatu Batuetan, analgesiko opioide bat. Horregatik, Purdue Pharmak eta familiako kide batzuek AEBetako opioide adikzioen epidemian erantzukizun zuzena dutela salatu dute askok.

Arthur M. Sackler, dinastiako hiru anaia fundatzaileetan nagusia, eta negozioaren lehen bultzatzailea, bere arte bilduma asiarraren aleak erakusten,

Purdue Pharma eta harekin aberastu den familia kritikatu egin dute Estatu Batuetako opioide-epidemian duen paperagatik.[2][3][4] "Estatu Batuetako familiarik gaiztoena" eta "historiako droga-trafikatzaile okerrenak" direla esan izan da.[5][6][7][8][9][10]

Familia Estatu Batuetako Familia Aberatsen Forbes zerrendan egon zen lehen aldiz 2015. urtean.

Sackler familia protagonista izan da hainbat lanetan non opioideen krisiaren hedapena eta gordintasuna deskribatu izan diren: Crime of the Century HBOren dokumentaka, Empire of Pain erreportaia-liburua Patrick Radden Keefek idatzia, Huluren Dopesick telesaila (izen bereko liburuan oinarritua) eta 2022ko dokumentaka, All the Beauty and the Bloodshed, zeinak Nan Goldin artista pertsona adiktoaren esperientzia eta kanpaina deskribatzen duen.

Historia

aldatu
Richard Sackler 2015ean bere familiak opioideen krisian errurik duela ukatzen 8 orduko deklarazio judizial batean.

Arthur M. Sackler patriarka

aldatu

Arthur, Mortimer eta Raymond Sackler, Galitzia eta Poloniako etorkin juduen hiru semeak izan ziren, Brooklynen haziak 1950eko hamarkadan. Hiru anaiak medikuntza eskolara joan ziren eta elkarrekin lan egin zuten Creedmoor Zentro Psikiatrikoan, Queensen (New Yok hirian). Askotan, aitzindaritzat jo izan diren praktika medikoetan parte hartu izana errekonozitu zaie anaiei, hala nola lobotomien praktika amaitzen laguntzean, edo odol-bankuen arrazen segregazioa amaitzen.[11] Hiru anaien artean,Arthur Sackler familiaren patriarkatzat hartua izan zen ohikoan. 1952an, anaiek enpresa farmazeutiko txiki bat erosi zuten: Purdue-Frederick.[12] Raymondek eta Mortimerrek zuzendu zuten Purdue; Arthur, anaia nagusia, berriz, aitzindari izan zen publizitate medikoan. Analgesikoen merkaturatze agresiboa izan zen beti dirua egiteko bide nagusia enpresa horretan, gaixoen mina gutxitzeak zeukan garrantzia azpimarratuz beti, eta Valium edo geroagoko produktuek izan zezaketen adikzioa-gaitasuna gutxietsiz aldi berean.

Genealogia

aldatu
  • Isaac Sackler eta Sophie Greenberg
    • Arthur M. Sackler, (1913–1987),[13] ezkondu zen Else Finnich Jorgensen-ekin 1934sm eta dibortziatu,[14][15] ezkondu zen Marietta Lutze-rekin 1949an eta dibortziatu, eta ezkondu zen Jillian Lesley Tully-rekin 1981an.
    • Mortimer Sackler (1916–2010) herritartasun britainiarra eskuratu zuen estatuatuarrari uko eginez.[16] Ezkondu zen Theresa Elizabeth Rowling-ekin (j. 1949) 1980an, baina lehenago ezkondu zen Gertraud (Gheri) Wimmer-ekin 1969an eta dibortziatu,[17] eta ezkondu eta dibortziatu zen halaber Muriel Lazarus-ez (1917–2009).[18]
      • Ilene Sackler Lefcourt (j. 1946) (ezkondu Gerald B. Lefcourtekin eta dibortziatu)
      • Kathe Sackler (j. 1948) (bikotekidea: Susan Shack Sackler)
      • Robert Mortimer Sackler (1951-1975)
      • Mortimer A. Sackler (j. 1971) (ezkondua Jaqueline Sackler-ekin)
      • Samantha Sophia Sackler Hunt (b. 1968)[15]
      • Marissa Sackler
      • Sophie Sackler (ezkontidea: Jamie Dalrymple)
      • Michael Sackler[15]
    • Raymond Sackler (1920–2017), ezkondua Beverly Feldman-ekin 1944an. [15] Beverly 2019an hil zen 95 urte zituela.[19]
      • Richard Sackler (j. 1945), ezkondua Beth Sacklerrekin eta dibortziatua.[20]
        • David Sackler (ezkontidea: Joss Ruggles)
        • Marianna Sackler (ezkontidea: James Frame)
      • Jonathan Sackler (1955–2020)

Arthur hil ondoren

aldatu

Arthur 1987an hil ondoren, Purdue-Frederick-en heren bateko oinordetza erosi zuten beste bi anaiek, eta Purdue Pharma bihurtu zuten.

1996an, Purdue Pharmak OxyContin produktua merkaturatu zuren, askapen geldoko oxikodonaren bertsio bat. Ikerketa eta txosten ofizialen atrabera, oxikodona funtsezkoa izan da AEBetako 21. mendeko opioideen epidemia sortzeko.[21][22] Horregatik, hainbat auzi judizialei egin behar izan diete Purdue Pharmak eta pertsonalki familiako hainbat kidek.

Sackler izena sustatzeko dohaintzak

aldatu

Sackler familiak dohaintzan dirutza handiak eman izan dizkie 20. mendetik 2017ra hainbat kultura-erakunderi, New Yorkeko Metropolitan Museoari, Historia Naturaleko Museo Amerikarra eta Guggenheim New Yorkeko Museoari.[23][24][25] Dohaintza horiengatik, izen ofiziala ere izan dute hainbat tokik erakunde horietan, hala nola Sackler Hegala Met museoan (New York), Sackler Courtyard patioa eta sarrera berria (2017) Victoria eta Albert museoan (Londres)

Familiak unibertsitateei ere eman izan dizkie dohaintza, besteak beste, Harvardeko Unibertsitateari, Yaleko Unibertsitateari, Cornell Unibertsitateari eta Oxfordeko Unibertsitateari.[26][27] Tel Aviveko Unibertsitateko Sackler Medikuntza Fakultateak Arthur, Mortimer eta Raymond Sackler anaien izena darama dohaintzengatik.

Ospearen gainbehera

aldatu
 
Sackler Center for Arts Education izena zuen Guggenheim New Yorkeko areto eta zentro batek: 2022an kantzelatu zuten izena,

Dohaintza hauek izena zuritzeko ahalegin lotsagarritzat jo izan dituzte opioideen biktimen erakundeak, bereziki Nan Goldin artistak hasitako PAIN erakundeak. Goldinen kanpainak museoetan zuzenean salaketa ekintzak egitean oinarritu da, eta 2019tik aurrera emaitzak eman izan ditu:.[28][29] 2019ko martxoan, National Portrait Galleryk eta Tate galeriek familiaren dohaintza gehiago ez zutela onartuko iragarri zuten; eta dohaintzari ukoak gertatu ondoren, izen-ezabaketak etorri dira: 2023an jada ez dago Sackler izeneko atalik New York-eko Met edo Guggenheimen, ezta Londresko Albert eta Victorian edo Serpentine galerietan.

2021eko martxoan, Purdue Pharmak berregituratze-plan bat aurkeztu zuen, opioideen krisiari aurre egiteko diseinatutako programetarako enpresa berri bat desegin eta ezartzeko.[30] Proposamena zen Sackler familiak 4.200 milioi dolar gehiago ordaintzea hurrengo bederatzi urteetan, prozesu penaletan immunitatea izatearen truke.[30] [31]

2021eko uztailaren 7an porrot ekonomikoa aurkeztu zuen Purdue Pharmak: dirurik ez zegoen kontuetan auzibideei airre egiteko. Patrick Radden Keefe kazetariaren arabera, Purduetik aurreko 10 urteetan Sacklertarrek 10 mila milioi dolar baino gehiago isilpean eurentzako atera zutelako izan da hori posible[32]. Familiaren arabera, 10.400 milioi dolar atera bazituzten Purduetik porrotaren aurretik, hori izan zen beste inbertsio batzuk egiteko, eta erdia baino gehiago zergetan ordaindu zuten[33]. Purdue Pharma 2021eko irailaren 1ean desegin zen.

Sacklertarrek erabaki zuten $6 bilioi ordaintzea bederatzi urtean, diru horren zatirik handienarekin, mendekotasun-tratamendua finantzatzeko, baina auzietatik inmunitatea lortzeko. Baldintza gehigarria ezarri zien ordea epaileak, eta izan zen akordioaren izenpetzearen egunean, opioideen biktimen testigantzak entzun beharko zituztela telekonferentzian sacklertarrek[34]. 2022ko martxoan gertatu zen agerpen hori: David, Theresa and Richard Sacklerrek telekonferentziaz entzun behar izan zituzten hainbat biktimarena hitzaldi latz eta salatzaileak, tartean Nan Godinena. Richardek kamera itzalita izan zuen agerpenean, Theresa eta Davidek irudietan agertu ziren biktimen eta epaileen aurrean.[35][36]

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Sackler family» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-12 data duen 1138912881 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) Wu, Kane. (May 5, 2021). «Sackler-owned Mundipharma seeks bids for China unit in over $1 billion deal -sources» Reuters.
  2. Ellis, Ralph; Schuman, Melanie. (March 24, 2019). «Hundreds of cities, counties and Native American tribes file federal lawsuit against Sackler family over opioid crisis» CNN.
  3. Perraudin, Frances. «Sackler Trust halts new philanthropic giving due to opioid lawsuits» The Guardian.
  4. (Ingelesez) «Who are the Sacklers, the family at the center of the opioid crisis?» Jewish Telegraphic Agency May 22, 2019.
  5. Saul Lelchuck. (21 September 2021). Are the Sacklers the Most Evil Family in American History?. Bulwark Media.
  6. David Smith. (11 December 2021). «OxyContin and the story behind America's 'most evil' family» The Irish Examiner (Irish Examiner Limited).
  7. Joanna Walters. (18 December 2020). «'An evil family': Sacklers condemned as they refuse to apologize for role in opioid crisis» The Guardian (Guardian News & Media Limited).
  8. Some members of Sackler family under fire over ties to opioids. CBS News 11 April 2021.
  9. Zachary B. Wolf. (3 September 2021). «The worst drug dealers in history are getting away with billions» CNN Politics (Cable News Network).
  10. Chris McGreal. (17 December 2019). «The Sacklers were drug dealers who put money over morality. The Purdue deal is no different» The Guardian.
  11. Gerstmann, Evan. (May 10, 2019). «Harvard, Arthur Sackler And The Perils Of Indiscriminate Shaming» Forbes.
  12. (Ingelesez) «Who are the Sacklers, the family at the center of the opioid crisis?» Jewish Telegraphic Agency February 22, 2020.
  13. .
  14. .
  15. a b c d .
  16. .
  17. .
  18. Muriel L. Sackler , NYT obituary
  19. .
  20. Txantiloi:Cite magazine
  21. Barry Meyer. (May 10, 2007). «In Guilty Plea, OxyContin Maker to Pay 600 Million» New York Times.
  22. Keefe, Patrick Radden. (October 23, 2017). «The Family That Built an Empire of Pain» The New Yorker ISSN 0028-792X..
  23. Goukassian, Elena. (January 11, 2018). «Our Incomplete List of Cultural Institutions and Initiatives Funded by the Sackler Family» Hyperallergic.
  24. Annual Campaign 2016. The Jewish Museum.
  25. «List of Bletchley Park Supporters including Dr Mortimer and Theresa Sackler Foundation» Bletchley Park Trust (Museum).
  26. (Ingelesez) «Cornell Received Millions From Scandal-Ridden Sackler Family — But the University Says It Won't Accept More» The Cornell Daily Sun October 3, 2019.
  27. Goukassian, Elena. (January 11, 2018). «Our Incomplete List of Cultural Institutions and Initiatives Funded by the Sackler Family» Hyperallergic.
  28. David Crow. (September 8, 2018). «What next for the Sacklers? A pharma dynasty under siege» Financial Times.
  29. David Armstrong. (February 21, 2019). Sackler Embraced Plan to Conceal OxyContin's Strength From Doctors, Sealed Testimony Shows. ProPublica.
  30. a b (Ingelesez) Maruf, Laura Ly and Ramishah. (March 16, 2021). «Sackler family agrees to pay US$4.2 billion as part of plan to dissolve OxyContin maker Purdue» CTVNews.
  31. Brian Mann. (May 3, 2021). «24 States Mount Legal Fight To Block Sackler Bid For Opioid Immunity» NPR.
  32. All the Beauty and the Bloodshed (2022). Min 97.
  33. All the Beauty and the Bloodshed (2022). Min 117.
  34. All the Beauty and the Bloodshed (2022). Min 101-104.
  35. (Ingelesez) Hoffman, Jan. (2021-09-01). «Purdue Pharma Is Dissolved and Sacklers Pay $4.5 Billion to Settle Opioid Claims» The New York Times ISSN 0362-4331..
  36. (Ingelesez) «'You Are Scum Of The Earth': Opioid Crisis Victims Testify Before Sackler Family» HuffPost 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).

Kanpo estekak

aldatu