Opiar legea

Antzinako Erromako legea, luxuari buruzkoa, emakumeei bitxi gehiegi eramatea eta purpura koloreko jantziak janztea debekatzen ziena

Opiar legea (latinez: Lex Oppia) K.a. 215ean, Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Punikoaren garaian, aldarrikatu zen legea da, eta K. a. 195 urtean indargabetu zena.

Opiar legea
Motalege
sumptuary law (en) Itzuli
Nongo eskumenen mendeAntzinako Erroma

IturriakAldatu

Opiar legearen berri eskaintzen duten hainbat iturri klasiko daude.

Autore batzuek legearen existentzia besterik ez dute aipatzen, Paulo Orosio kasu (Hist. 4, 20, 14[1]) eta Plutarko (Quaest. ROM. 5, 56[2]). Beste alde batetik, Plautok satirikoki islatzen ditu bere promulgazioaren aurreko egoera sozialak (Aul. 498-536[3]; Epid. 222-236[4]; Poen. 210 orr.[5]). Matronen manifestazioaz eta legearen indargabetzeaz gehien hitz egiten dutenak Zonaras (9, 17, 1-4[6]), Valerio Maximo (9, 1, 3[7]), Tazito (Ann. 3, 33-34[8]) eta Tito Livio (34, 1-8[9]) dira.

Lekukotasun horiek dituzten arazoak dira, alde batetik, ezin direla inolako jatorrizko dokumenturekin kontrastatu, aztertutako gertakariaren ondorengo une batean idatzita baitaude. Bestetik, horiek guztiak eliteko gizakiek idatziak direla, honek dakarren alborapenarekin, litekeena baita kanpoko faktoreek baldintzatuta egotea (esate baterako, Plautoren ahalegin komikoa)[10].

Tazitok, Tiberioren garaian Senatuan egindako eztabaidetan, opiar legea gogorarazten du, probintzietan lanean ari diren senatariei euren emazteen laguntza debekatuz[11].

KronologiaAldatu

AldarrikapenaAldatu

Erroma kartagotarrekin gerran zegoela, Bigarren Gerra Punikoaren oldarraren erdian, eta Galian porrot gogor bat jasan ondoren -bi legio galdu baitziren eta Luzio Postumio Albino kontsula hil-, Kaio Opio (Caius Oppius) plebearen tribunoak, Kinto Fabio Maximo eta Tiberio Senpronio kontsul ziren urtean, K.a. 215ean, lege-proposamena aurkeztu eta Lex Oppia aldarrikatu zen.

IndargabetzeaAldatu

K.a. 195erako, Bigarren Guda Punikoa amaituta, legeak ez zuen justifikaziorik. Erroma, garaile suertatu zenez, aberasten ari zen eta murrizketek ez zuten iada zentzurik. Urte horretan M. Fundanio eta L. Valerio plebearen tribunoek plebeari aurkeztu zioten Opiar legea indargabetzearen proposamena eta bozketan aurrera atera zen.

Marko Portzio Katon kontsulak eta Marko Junio Bruto eta Publio Junio Bruto plebearen tribunoek Opiar legea defendatzen zuten eta hura indargabetzea ez zutela onartuko aldarrikatzen zuten. Baina emakumeak kalera atera ziren.

Lege horren indargabetzearen auziak asaldura handia sortu zuen Erroman. Zonarasek eta Liviok ideia hau indartzen dute: Herriak legea ezeztatu behar ote zen iritzia zabaltzen zuen, eta noble askok eztabaidan parte hartu zuten, alde edo kontra hitz egiteko.

EdukiaAldatu

Lege honek emakumeen arteko luxua mugatzea zuen helburu, aberastasunak gerrara dedika zitezen, itxurara baino gehiago. Eliteko emakume erromatarren ondasun eta askatasunetan murrizketa zorrotzak ezarri zituen, debekatu egiten baitzien bitxi gehiegi eramatea eta purpura koloreko jantziak janztea, purpuraren prezioa altua baitzen orduan, bai eta Erroman barrena bi zaldik uztarturiko zalgurdian ibiltzea ere, erlijio-sakrifizioetara joateko izan ezik[12].

Errepublika garaiko emakumeen mobilizazioaAldatu

Promulgatu eta hogei urtera, K.a. 195ean, legeak kaltetutako emakumeek, era antolatuan, hiriko bide guztiak eta fororako sarrerak oztopatu zituzten eta forora zihoazen gizonei aurrez-aurre eskatu zieten antzinako edergarri haiek berriro nahi zituztela; haien talde sozialaren zati handi baten babesa ere lortu zuten. Katon kontsulak, sumindurik, ez zuen indargabetu nahi, uste baitzuen emakumeei lege hori kentzen utziko balitzaie, pisu politikoa zutelakoan, bizitza politikoan parte hartzen hasiko liratekela eta gizonak menderatuko lituzketela[12].

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) Cuena Boy, Francisco (2017): Leges in aeternum latae y leges mortales: el debate sobre la derogación de la lex Oppia según Tito Livio 34. 1-8, Ars boni et aequi (13 n°2), 157-189 orr.[13]
  • (Gaztelaniaz) Sentís Vicent, Alejandra (2020): Movimientos reivindicativos de las mujeres en Roma durante el s. II a.C.: el caso de la derogación de la Ley Opia in in Journal of Feminist, Gender and Women Studies 8:13-20, Marzo/March 2020.[14]

ErreferentziakAldatu

  1. «Orosius, Book 4. 20. 14» attalus.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  2. «Plutarch, Quaestiones Romanae 5, section 56» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  3. «Plautus: Aulularia 498-536» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  4. «Plautus: Epidicus 222-236» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  5. «Plautus: Epidicus 210 eta hurrengoak» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  6. Zonaras, Joannes. (1868-75.). Epitome historiarum 9. 17. 1-4. Leipzig: (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  7. «Valerius Maximus I, 9.1.3» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  8. «Tacitus: Annales III, 33-34» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  9. «Livy: Book XXXIV, 1-8» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  10. «Vista de Movimientos reivindicativos de las mujeres en roma durante el S. II a.c.: el caso de la derogación de la Ley Opia | Journal of Feminist, Gender and Women Studies» revistas.uam.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  11. «Tacitus: Annales III, 33-34» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  12. a b «Livy: Book XXXIV, 1-8» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  13. Cuena Boy, Francisco (2017): Leges in aeternum latae y leges mortales: el debate sobre la derogación de la lex Oppia según Tito Livio 34. 1-8, Ars boni et aequi (13 n°2), 157-189 orr.
  14. «Vista de Movimientos reivindicativos de las mujeres en roma durante el S. II a.c.: el caso de la derogación de la Ley Opia | Journal of Feminist, Gender and Women Studies» revistas.uam.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).

Kanpo estekakAldatu