OpenBoard

software librez egindako arbel digitala

OpenBoard arbel interaktiboa eskaintzen duensoftware librea da, doakoa eta kode irekikoa da, edozein proiektagailurekin eta gailu apuntatzailerekin bateragarria izateko sortua da.

 OpenBoard
Jatorria
Sorrera-urtea2013
Azken bertsioa1.6.4
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa, ingelesa, alemana, errusiera, Txinera sinplifikatua, koreera, japoniera, portugesa, gaztelania, italiera, nederlandera, suediera eta daniera
Programazio-lengoaiaC++
Irakur dezakeLinux, Mac OS eta Microsoft Windows
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
openboard.ch
kronologia
Open-Sankoré (en) Itzuli OpenBoard

Jatorriz Open-Sankoré softwarearen fork bat izan zen, sinpletasuna eta egonkortasuna bilatzea zen fork honen asmo nagusia.

OpenBoard hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, euskaraz ere badago[1].

Historia aldatu

OpenBoard Open-Sankoré 2,0 bertxioan oinarritutako proiektuaren fork edo zatitze bat da. Open-Sankoré bera jatorrian Lausanako Unibertsitatean (Suitza) garatutako Uniboard softwarean oinarritzen da. Softwarea 2003an hasi zen garatzen eta 2003ko urrian erabili zuten lehen aldiz Unibertsitateko irakasleek. Ondoren, proiektua Mnemis SA tokiko enpresa sortu berri bati transferitu zitzaion. Ondoren, proiektua Afrikako Hezkuntza Digitalerako Interes Publikoko Frantziako Elkarteari saldu zitzaion, eta erakunde honek softwarearen jabetza intelektuala erosi zuen kode irekiko proiektu bihurtzeko, GNU Lizentzia Publiko Orokor Murriztuaren pean (LGPL).

Erreferentziak aldatu

  1. «OpenBoard - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Kanpoko estekak aldatu