Oin-ohar
Oin-ohar edo oin ohar bat orrialdearen behealdean agertzen den ohar bat izan ohi da, beste oin-ohar batzuekin batera idazten dena; oin-oharrak normalki zenbakien bidez ordenatuta ageri dira. Batzuetan oin-oharrak, kapitularen bukaeran jartzen dira, eta beste batzuetan, liburuaren azken orrietan. Azken kasuan "amaierako oharrak" direla esaten da. Testu elektronikoetan, baliteke oharra iztukatua egotea eta pantailaratu ahal izateko beharrekoa izango da kurtsorea zenbaki edo seinalatutako testu gainetik pasatzea edo klik egitea. Kasu horretan, ohar bat dela esango dugu, baina funtzioa eta helburua berdinak dira.
Oin-oharren helburu orokorrak hiru hauetan laburbil ditzakegu: testua gehiegi ez zamatzea, zeharkako argudio edo adibideka ematea eta erreferentzia bibliografiako edo aipamenak sartzea. Testu barruan, oharra bere deiaren bidez identifikatuko duzu, . gorago esan bezala Deia zenbakitxo bat izaten da eta horren erreferentzia orrialdearen beheko aldean agertuko zaizu.
Amaierako testu osoaren atzeko aldean, bibliografiaren aurretik, idazten dira. Informazio eta iruzkin luzeagoak egiteko aukera emango dizute[1].
Tipografiaren ikuspegitik, oin-oharra testuarena baino txikiagoa den gorputz (dimentsio) batez idazten da, eta ohar-dei baten bidez adierazten da: izartxo bat, zenbaki bat, letra edo beste edozein zeinu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Soto, Iñaki. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa. UEU, 370 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
Ikus, gainera
aldatu- Et alii
- Op. cit.
- Ibidem
- Bibliografia
- Oin-ohar
- Erreferentzia bibliografikoen kudeatzailea
- Estilo-liburu
- Erreferentzia-lan
- Laguntza:Erreferentziak (Wikipedian erreferentziak nola erabili)
- ISBN
- ISSN
- DOI
- APA estiloa
- Chicago estiloa
- ISO 690
- Harvard estiloa
- MLA estiloa
- AMA estiloa