APA estiloa

American Psychological Association erakundeak sortutako eredua testuen formatuen estandar bat eskaintzeko, erreferentziak nola eman, aipuak nola eman, bibliografia oharrak nola eman...


APA estiloa dokumentu akademikoetarako idazteko estiloa eta formatua da, eredu bat, bai aldizkari akademikoetako artikuluak idazteko baita liburuak idazteko ere. Psikologia, pedagogia, eta, oro har, gizarte zientzien eremuko iturriak aipatzeko erabili ohi da estilo hau[1]. American Psychological Association-en (APA) estilo-gidan edo estilo-liburuan deskribatzen da idazteko eta aipuak egiteko, bibliografia zehazteko eta abar eredugarri izan daitekeen estilo hau, American Psychological Association-en Argitalpenen Eskuliburuan ikus daiteke APA estiloaren deskripzio luzea.

Ezaugarri orokorrak

aldatu

Idazteko jarraibide hauek gizarte zientzietan eta portaeraren zientzietan (psikologia, pedagogia, bezalako jakintza arloetako argitalpen akademikoetan) irakurketaren ulermena errazteko proposatu ziren, komunikazio argitasuna ahalik eta handiena lortzeko helburuarekin eta "hizkuntzen isuriak eta aurreiritziak hobekien murrizten duten hitzak aukeratzeko" garatu ziren. Hizkera proposamen batzuekin batera, ortotipografia estandar batzuk ere proposatzen ziren.

Gaur egun APA estiloa oso erabilia da, oso-osorik edo aldaketekin, beste ehunka aldizkari zientifikok (medikuak eta osasun publikoko alorreko hamaika aldizkaritan barne), testuliburu askotan eta unibertsitatean, akademian, (eskoletan idatzitako artikuluetan). Zenbait argitalpen zientifiko eta akademiko APA estiloa eskatzen dieta artikuluak argitaratu nahi dituzten akademikoei. Zenbait lanpostu eskaintzeko lehiaketetan ere, APA estiloa aipatzen da aurkeztu beharreko dokumentazioak estandar batzuk izateko.

Historia

aldatu

APA 1923an hasi zen aldizkarietan estandar bihurtzen. 1929an, APA batzorde batek zazpi orrialdeko idazlearen gida argitaratu zuen Psychological Bulletinen. 1944an, 32 orrialdeko gida-artikulua agertu zen aldizkari berean. APA Argitalpen Eskuliburuaren lehen edizioa 1952an argitaratu zen Psychological Bulletinen 61 orrialdeko gehigarri gisa, "APA estilo" ezagunaren hasiera markatuz. Hasierako edizioak bi berrikuspen izan zituen: bata 1957an eta bestea 1967an. Ondorengo edizioak 1974 (bigarren edizioa), 1983(hirugarren edizioa), 1994(laugarren edizioa), 2001(bosgarren edizioa), 2009(seigarren edizioa) eta 2019an (zazpigarren edizioa)[2] kaleratu ziren.

Psikologia Buletineko estilo-eskuliburuak arrakasta handia izan zuen, besteak beste, erreferentziak eta aipamenak oso modu sinplean emateko proposatzen zuelako. Estilo-liburuak proposatzen zuen estiloaren sinpletasunagatik ezaguna egin zen eta proposamena arrakastatsu izan zen.

Eskuliburuak, azaleko kontu askorekin batera, hizkuntzan efektu sakonak zituzten hizkuntza erabilerarako estandarrak ere ezarri zituen. Bereziki eragin handia izan zuten "APA aldizkarietan hizkuntza ez sexistarako jarraibideak", lehen aldiz 1974ko edizioaren aldaketa gisa argitaratuak, hizkuntza sexistari alternatiba praktikoak ematen zizkion orduan erabilera arruntean. Hizkuntzaren isuriak eta kontu ideologiko inplizituak murrizteko jarraibideak urteetan zehar eguneratu izan dira, eta gaur egun, orientazio praktikoa eskaintzen dute hainbat konturi: adinari, desgaitasunari, generoari, ikerketetan parte hartzeari, arraza eta etniari, orientazio sexualari, egoera sozioekonomikoari eta intersekzionalitateari.

Erreferentzia zerrenda

aldatu

APA estilo-liburuaren ereduen arabera, erreferentzia zerrendetan, idazleak, aipatutako lanaren egileak, argitalpen urtea, izenburua eta iturriak erreferentzia-zerrenda alfabetikoan eman beharko lirateke.

Testuan erreferentzia jakin bat aipatzen ez bada, ez da erreferentzia zerrendan sartu behar. Erreferentzien formatua dokumentu motaren arabera aldatzen da (esaterako, aldizkariaren artikulua, editatutako liburuen kapitulua, blogeko mezua, web orria...), baina, oro har, eredu bat dago testu mota guztietan, eta egilearen, dataren, izenburuaren, iturriaren datuak, eredu jakin bati jarraitzen diote.

Erreferentzia mota Txantiloia Adibidez
Aldizkariaren artikulua DOI batekin Egilea, A., eta Egilea, B. (urtea). Artikuluaren izenburua. Aldizkariaren izenburua, liburukia (zenbakia), orrialde sorta. DOI Schmidt, FL, & Oh, I.-S. (2016). Psikologian ikerketen aurkikuntzetan izandako konfiantzaren krisia: erreplikazio falta da benetako arazoa? Edo beste zerbait da? Psikologia Zientifikoko Artxiboak, 4 (1), 32-37. https://doi.org/10.1037/arc0000029
Liburu osoa Egilea, A., eta Egilea, B. (urtea). Liburuaren izenburua. Argitaletxea. Brown, B. (2010). Inperfekzioaren dohainak: Utzi nor izango zaren uste duzunari utzi eta nor zaren besarkatu . Hazelden.
Editatutako liburuen kapitulua DOI batekin Egilea, A., eta Egilea, B. (urtea). Kapituluaren izenburua. In E. Editor & A. Editor (Ed. ), Liburuaren izenburua (orr. Xx-xx). Argitaletxea. DOI Singh, AA, Hwahng, SJ, Chang, SC, & White, B. (2017). Baiezko aholkularitza trans / genero aldaera koloreko jendearekin. A. Singh eta LM Dickey-n (arg. ), Baiezko aholkularitza eta praktika psikologikoa transgeneroekin eta generoarekin bat ez datozen bezeroekin (orr. 41-68). American Psychological Association. https://doi.org/10.1037/14957-003
Webgunea webgune batean Egilea, A., eta Egilea, B. (urtea). Orriaren izenburua . Gunearen izena. URLa

Taldearen egilea. (urtea). Orriaren izenburua . URLa

American Psychological Association. (nd ). APA dibisioak . https://www.APA.org/about/division/
  • Lanari DOI bat (Digital Object Identifier) bat, esleitzen bazaio, eman beharko DOI hori. Elementua linean erabilgarri badago baina DOIrik ez badu eta funtzionatuko duen URLa badu, eman URLa. Ez eman, jakina, funtzionatuko ez duen URLrik. Edo ez eman iraungo ez duen URL helbiderik.
  • Sartu beti argitaletxea liburuen eta erreferentziazko lanen iturburuko elementuan; jarraibide honen salbuespenak dira egile eta argitaratzailea berdinak direnean, eta kasu honetan, argitaratzailea zure erreferentziatik kanpo uzten baduzu. Autoedizioa dela jakinez gero, aipatu autoedizioa dela, hau da, egileak bere kontu argitaratu duela.
  • Estilo-liburuaren zazpigarren edizioan, webgune baten izenburua letra etzanarekin eman behar dela beti adierazi da.
  • Zazpigarren edizioaz geroztik[3], aldizkari baten zenbakia erreferentziazko aipamen batean agertzen da beti, eskuragarri badago. Zazpigarren edizioaren aurretik, aipatutako aldizkariak bolumen osoan orrialde jarraitua erabiltzen bazuen, bolumenaren zenbakia bakarrik agertzen zen erreferentzia-zerrendan.
  • Zazpigarren edizioaren arabera[3], jada ez da derrigorrez argitaletxearen kokapena ematea liburu bat aipatzerakoan.

Laburdurak

aldatu

Liburu eta artikuluetan sarri laburdura batzuk erabiltzen dira, latinez askotan, edo horien itzulpenak direnak, adibidez, Ibidem​, ibid, idem, op. cit., loc. cit... Horiek, ez dira APA estiloan erabiltzen[4]. Beste batzuk, ordea, erabil daitezke erreferentzien zerrendan adibidez: ed. (editorea), arg (argitaratzailea), zuz. (zuzendaria)[5], or. (orria)[5], 2. ed. (bigarren edizioa)...; edo testu barruan: c.f. (konparatu beste honekin), i.e. (hau da), e.g. (adibidez), etab. (eta abar)[4], (d.g.) (datarik gabe)[5] ...

Erreferentziak

aldatu
  1. «APA estiloa» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. Publication manual of the American Psychological Association : the official guide to APA style.. (Seventh edition. argitaraldia) 2020 ISBN 978-1-4338-3215-4. PMC 1111952681. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. a b Publication manual of the American Psychological Association : the official guide to APA style.. (Seventh edition. argitaraldia) 2020 ISBN 978-1-4338-3215-4. PMC 1111952681. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ibidem, Ibid, Idem, Op. Cit. y Loc. Cit. – Normas APA. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  5. a b c APA style 7th edition. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin. EBHU Biblioteka 2021eko otsaila, 7 or..

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu