Garabi (musika taldea)

Garabi Zarauzko musika taldea da.

Garabi
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motaAkustikoa, Pop, Folk, Blues, Rock&Roll
InstrumentuakArmonika, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, baxua eta bateria.
Urteak2007 - gaur egun
Taldekideak
Mikel Lazkano
Axier Arriaga
Oihan Larrañaga
Ander Zulaika
Oier Aranzabal
Informazio gehigarria
http://myspace.com/garabi

Historia aldatu

Izenak dioen bezala, garai batean bik osatzen zuten taldea: Axier Arriagak eta Oier Aranzabalek. Olerkiak eta gitarra akustiko soilez, zein, armonikaz apaindutako doinuak zituzten ardatz nagusitzat. 2007ko uda amaieran banda bihurtu zuten bikote huts zena. Nahiz eta oraindik ere Garabi izena mantendu, orain bost dira. Haien lehenengo kontzertua talde bezala, baina oraindik Ander bateriajolea gabe, Euskalduna tabernan eman zuten Kafetorero Zarauzko kultur elkartearen egitasmoaren barne. Bertan maketan dauden zenbait kantu jo zituzten, hastapenetakoak hain zuzen eta harrera ona izan zuten ikusentzuleen aurrean. Hortik aurrera batera jarraitzea erabaki zuten, eta talde bezala eboluzionatu dute Rock ikutu handiagoarekin.

Taldekideak aldatu

Estiloa aldatu

Hasieran doinu akustiko huts zirenak, orain talde itxurak eraberrituta, Pop Folk eta Rock&Roll ikutuak ditu, blues ikutu batekin. Garaje doinuak direla nabari da, etxean entsegatutako doinu alai bezain zaharrak. Esan daiteke nahiko klasikoak direla, ez baitute efekturik erabiltzen haien musika jazterako orduan, misterio askorik gabeko doinuak misterioarekin jota.

Erreferentzia gisa Asier Serrano hartu daiteke, antzeko estilo bezala. Lorelei taldearekin egindako lanaren ikutua baitu Garabiren musikak.

Diskografia aldatu

  • Bihotz beltzen kluba (maketa) (2008)

Kanpo estekak aldatu