Ahotsa.info, Nafarroako komunikabide digitala da, 2014. urtean sortu zen crowdfunding plataforma bidez finantzatua.  Auzitegi Nazionalak bere aurrekariak izandako Apurtu.org eta Ateak Ireki hedabideak itxi eta  kausa artxibatu ondoren, Ahotsa.info proiektu berria martxan jarri zen.

Ahotsa.info
MotaKomunikabide digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara eta gaztelania
FormatuaDigitala
Banaketa
Banatze-eremuaNafarroa
Historia
IdeologiaEzkertiarra

http://ahotsa.info/
Facebook: AhotsaInfo Twitter: ahotsainfo Edit the value on Wikidata

Historia eta aurrekariak aldatu

Apurtu.org aldatu

Apurtu.org, 2007. urtean sortutako Nafarroako komunikabide digitala zen. Plataformaren helburu nagusia zen euskal preso politikoek espetxeetan zein hauetatik kanpo jasaten zuten eskubide zibil eta politikoen urraketa agerian uztea[1]. 2011an Auzitegi Nazionalak poliziaren operazio bat agindu zuen. Poliziak webguneko materiala konfiskatu zuen eta plataformako zenbait kide atxilotu zituen.[2] Terrorismoa goraipatzea leporatu zitzaien. Fernando Grande Marlaska epaileak webgunearen itxiera agindu zuen. [3]

Ateak ireki aldatu

Apurtu.org itxi ondoren, kazetari talde batek hedabide berri bat sortu zuen, Ateak Ireki izenekoa. Komunikabide berriak beste protesta mota batzuei ahotsa ematen zien. 2013ko azaroaren 13an Audientzia Nazionalak itxi zuen, Guardia Zibilaren txosten baten bidez, plataforma Herrira mugimenduarekin harremantzen zuena.[4][5] 2013ko abenduaren 28an, Audientzia Nazionalak artxibatu egin zuen Apurtu.org itxieraren kasua. [6]

Ahotsa behar dugu aldatu

Egoeraren aurrean, 2014. urtean, aurreko proiektuetako kazetariek Ahotsa.info hedabide berria sortu zuten “Nafarroako herri mugimendua eta aldaketaren aldeko herritarren ahotsa” goiburuarekin. [7] [8]Crowdfunding kanpaina jarri zuten martxan www.goteo.org plataformaren bidez, ahotsa behar dugu lelopean. Helburua 20.000 euro biltzea zen eta azkenean 23.098 euro biltzea lortu zuten ekarpenekin.  [9]

Diru bilketaren arrakastak Ahotsa.info eratzea ahalbidetu zuen. 2014ko otsailaren 21ean, Iruñeko Alegría Peñan Ahotsa.info proiektua publikoki aurkeztu zen. [10]

Edukiak aldatu

Web orrialdea, http://ahotsa.info 8 atal nagusietan banatzen da: hasiera, politika, sozio-ekonomia, bideoak, kultura, iritzia, agenda, argazkiak eta komunikatuak. Euskarazko zein gaztelaniazko edukiak aurki daitezke. Eduki guztiek etiketa gorri bat daramate, gai esparrua zehazten duena. Mota guztietako edukiak aurki daitezke: albisteak, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak….

  • Hasiera: Web orrialdean sartzerakoan agertzen da. Gai ezberdinen inguruko berriak agertzen dira.
  • Politika: Politikarekin zerikusia duten albisteak. Albiste bakoitzak gaiaren arabera etiketa bat edo beste dauka (Internazionalismoa, errepresaliatuak, lan mundua…).
  • Sozio-ekonomia: Gizartea eta ekonomiaren inguruko albisteak. Politikaren atalean bezala, albiste bakoitzak etiketa bat darama (Gazte mugimendua, euskara, herri mugimendua…).
  • Bideoak: Ahotsa.info berak ekoiztutako bideoen galeria.
  • Kultura: Kulturarekin harremana daukaten albisteak. Etiketa ezberdinekin (podcast, euskara…).
  • Iritzia: Gai ezberdinen inguruko iritzi artikuluak aurki daitezke atal honetan. Berriz ere, gaia identifikatzen duten etiketekin (Sanferminak, haur eskolak, etxebizitza, ekologia…).
  • Agenda: Nafarroan antolatzen diren ekimenei buruzko informazioa. Txapelketak, bertsosaioak, jaiak, aurkezpenak, ekitaldiak, asanbladak, hitzaldiak, mobilizazioak eta bestelakoak.
  • Argazkiak: Albisteei lotutako argazki galeria.
  • Komunikatuak

Negozio eredua aldatu

Bazkidetza aldatu

Web orrialdeko eduki guztiak doan ikus daitezke. Hala ere, aukera ematen du bazkide egiteko. Galdetegi bat bete behar da horretarako. Bazkideek 5€ hilean edo 60€urtean ordaintzen dute. [11]

Publizitatea aldatu

Web orrialdean ere ikus daitezke plataformak eskaintzen dituen publizitate tarifak. Iragarkiak tamaina eta web orrialdean edo youtubeko bideoetan agertzen diren denboraren arabera prezio bat edo beste dute. Tarifa merkeenak 60€ko prezioa du eta garestienak 350€.

Ildo editoriala aldatu

Hedabide independiente honek informazioa ikuspuntu ezkertiar batetik lantzen du. Izan ere, politikari garrantzi handia ematen saio web orrialdean. Gai eta mugimendu sozialei ahotsa ematen die. Web orrialdearen azpiko atalean irakur daiteke: "Ahotsa.info - Nafarroako herri mugimendua eta aldaketaren aldeko herritarren ahotsa" .

Euskaltzalea dela ere ikus daiteke. Nahiz eta informazioa euskara hutsean ez izan, euskararen inguruko berri guztiak ematen ditu, baita euskaraz antolatzen diren ekitaldien inguruko berri ere. [12]

Hedapena aldatu

Ahotsa.info webguneak 2017an 880.757 bisita izan zituen. Sare sozial nagusietan aurki daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «“En España se pueden cerrar medios de comunicación sin tener pruebas en su contra"» lamarea.com 2014-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  2. «Hamabi lagun atxilotu ditu Espainiako poliziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  3. (Gaztelaniaz) lahaine.org. «El juez Grande-Marlaska decreta el "bloqueo preventivo" de la web Apurtu.org» La Haine Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-11-13). «La Audiencia Nacional española decreta el cierre de Ateak Ireki» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. Berria.info. «'Ateak Ireki' ataria itxi du Auzitegi Nazionalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  6. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2013-12-29). «Archivan el sumario que supuso el cierre de la web Apurtu.org» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-29). «Ahotsa.info, un nuevo medio comunicativo desde Nafarroa para Euskal Herria» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).
  8. «Ahotsa.info jaio da, Ateak Irekiren lekuan eta sendoago» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  9. (Gaztelaniaz) Goteo, Fundación. «Ahotsa behar dugu» Goteo.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  10. (Gaztelaniaz) lahaine.org. «Presentación de Ahotsa.Info» La Haine MM SS Estado Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  11. «Ahotsa.info» ahotsa.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  12. «Ahotsa.info» ahotsa.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).

Kanpo estekak aldatu