Noah Schnapp

aktore estatubatuarra

Noah Cameron Schnapp (New York; 2004ko urriaren 3a) Stranger Things deitutako Netflixeko telesailean Will Byers-en rola jotzeagaitik eta Charlie Brownen filmean ahots-bikoizketagatik The Peanuts Movie-n famatua den aktore estatubatuarra da[1][2]. Oscar-a irabazi zuen Steven Spielbergen 2015eko Bridge of Spies filmean ere agertu zen eta honetan debutatu zuen.[3][4] Stranger Things-en 2. denboraldirako bueltatu zan 2017ko urriaren 27an argitaratu zena.[5][6] Urte bat geroago, Stranger Things-en taldeko kide gisa ezagun egin zan, eta ordutik We Only Know So Much (2018), The Circle (2017) eta Abe (2019) filmetan egin du lan.[7]

Noah Schnapp

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoah Cameron Schnapp
JaiotzaNew York2004ko urriaren 3a (19 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
BizilekuaNew York
Scarsdale (New York)
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaScarsdale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta video bloggerra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm6907855 Allocine: 713876 Rottentomatoes: celebrity/noah_schnapp Allmovie: p802763 0 Metacritic: person/noah-schnapp TV.com: people/noah-schnapp
Twitter: noah_schnapp Instagram: noahschnapp Youtube: UCFYKs_0xpOB3YnpyfbwuSZQ TikTok: noahschnapp Musicbrainz: aa10292a-bcc9-472a-b3fb-6bccbb3b59cc Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Schnapp New Yorken jaio zen, Mitchell Schnapp eta Karine Schnappen (née Perez) semea da, eta hiritik kanpo hazi zen, Scarsdale herrian.[8][9] Bere aita, Mitchell Schnapp, kapital pribatuaren administratzailea da eta Karine Schnapp, negozio exekutiboa.[10] Ahizpa biki bat du, Chloe Schnapp deitua.[11] Schnapp judua da eta Bar Mitzvah-a izan zuen Israelen.[12] Bere aita errusiar judua da, eta ama, berriz, marokoar judua.[13] Scarsdale High Schoolen hezi zuten.[14]

Schnappek bost bat urte zituenean ekin zion antzezteari, Annieren Broadwayko ekoizpena ikusi ondoren.[15] Eskolako eta komunitateko antzezlanetan antzeztu zuen.[9] Schnappek berak esan duenez, bere denbora libreetan bere sorkuntzak idaztea eta interpretatzea gustatzen zitzaion, Chloe (bere arreba) laguntzaile leialarekin batera.[7]

8 urterekin, bere jarduneko irakasleak proposatu zion karrera profesional bat egitea.[15] Schnappen gurasoek Westchester 's Star Kidz-eko aktore programa batean matrikulatu zuten Alyson Isbrandtsen entrenatzailearekin, eta berehala MKS & D Talent Management enpresara bidali zuten, aukera profesionalak izateko.[9]

Karrera aldatu

Antzerkiagaz lehen kontaktua aldatu

Gaur egun, denek ezagutzen dute Noah Schnapp Will Byers-en rola jotzeagaitik Stranger Things-en; hala ere, duela urte batzuk, Netflixen telesailak esan nahi duen arrakastaren aurretik, aktore gazteak izen bat irabazia zuen ikuskizunaren munduan, Broadwayko show batean parte hartzeari esker, eta horrek bizitza ere aldatu zion.

Noah Schnappentzat, bere bizitzako aldaketa haurtzaindegian zegoela iritsi zen. Aktoreak berak esan zuen bezala, bere gurasoek, Broadwayn Annie ikustera eraman ondoren, emanaldiaren harra txikitu zion.

“Negarrez irten nintzen eszenatoki horretan egon nahi nuelako” gogoratu zuen. Status aldizkariarekin egindako elkarrizketa berezi batean, honako hau partekatu zuen izarrak: “Audientziaren aurrean egon nahi zuen, eta ez bat gehiago izan”.[16]

Aktore gisa aldatu

Urte batzuk geroago, Noah, Abe drama independenteko protagonista izan zen, Abrahamen istorioa kontatzen duena, 12 urteko mutikoa sukaldaritza zale amorratua da, eta inoiz ez du familia-afari bat ezagutu eztabaidarik gabe.[17] 2016an, Will Byers bezala aurkeztu zen Netflixen Stranger Things beldurrezko telesailean. 2017an, We Only Know So Much filmean egon zen, Lucas-en rolean jarduten, Elizabeth Craneren eleberrian oinarrituta dagoen filmean. 2018an, Intensive Care-en ere aritu zen, TJ Swift-en rolean antzezten, eta Liza Koshyren YouTube Premium-eko Liza on Demand telesaileko aktore errepikaria izan zen, Evan-en rolean jarduten, Uber nerabe zalduna. 2019an iragarri zuten 2020an argitaratuko zan Hubie Halloween beldurrezko komedian arituko zela, Adam Sandlerrekin batera. 2020an, Jo-ren rola antzeztu zuen Waiting for Anya deitutako filmean, 13 urteko artzaina, Horcada alargunaren laguntzarekin, Frantziako hegoaldetik Espainiara doazen haur juduen kontrabandoan laguntzeko.[18]

Modelo gisa aldatu

Aktoreak bere arropa linea propioa merkaturatu du Shine The Light On markarekin batera, eta hau, modelotzat hartu du. Horrela, Netflix-en telesaileko protagonistak Merch aurkeztu du, kausa on bati egiten dion ekarpena:

"Oso pozik nago zuekin partekatzeagatik, eta oso eskertuta nago aste honetan horren inguruko ikusminagatik! Bilduma honen bilketa guztiaren % 100 emango diot FeedingAmericari, COVID-19ak jotako haur eta familiei laguntzeko " iragarri zuen, sudadera solidarioetako bat soinean zuela.[19]

Bizitza pertsonala aldatu

Familia aldatu

Noahren familia Montrealekoa, Quebecekoa, Kanadakoa da, eta maiz bisitatzen du hiria. Bere ama jatorri judu marokoarrekoa da,[20] eta Noahren familia zabala han bizi da oraindik.

Harremanak aldatu

Bestalde, maitasun-esparrua da aktorearen ezezagunenetako bat, oraingoz behintzat. Bada, artista gazteak gustuko du bere bizitza pribatua begi publikotik kanpo mantentzea.[21]

Zaletasunak aldatu

Eremu pertsonalean, Noah Schnapp sare sozialen jarraitzaile leiala da. Izan ere, Instagrameko kontuan 21 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu, eta plataforma horretan ere bere aurpegi hurbila eta intimoa partekatzen du. Gainera, interpretazioa kontuan hartu gabe, ur-kirolen eta modaren zale amorratua dela erakutsi du.[21] Saskibaloian jokatzea ere gustatzen zaio, bizikletan ibiltzea, aire zabalean arakatzea, sukaldaritzako arteak hobetzea, eta bere txakurrarekin irtetea, Cavalier King Charles Spaniel bat, "Spaghetti" izenekoa.[22]

Millie Bobby Brownekin daukan harremana aldatu

MTVri eskainitako elkarrizketan, Millie Bobby Brownek eta Noahk ere zintzo hitz egin zuten 10 urte zituztenean hasi zan bien arteko adiskidetasunari buruz. Milliek nabarmendu zuen, Noah, izan duen lagunik zaharrenetako bat dela, eta sentimendu hori Noahk onartu zuen. Hori bere haurtzaroko berezitasunagatik, Brownek ez baitzuen bere lagunaren esperientzia bera izan hazi zenean.[23]

Stranger Thingsentzat elkarrekin lan egiteak denboraren poderioz indartu ahal izatea eragin du, beren bizitzako garai batean sakonki ezagutzea lortu baitzuten, non segurtasun falta eta zalantza asko dauden.

Elkarrizketaren gailurra izan zen Millie Bobby Brown eta Noahk esan ebenean biek adostu zutela ezkontzea 40 urte betetzean beste pertsona batuzekin ezkonduta ez bazeuden. Seme-alabarik ez balute, txakurrak bakarrik, eta gela bereizietan biziko lirateke. Argitu zuten ez zela harreman erromantikoa izango, platonikoa baizik.[23][24]

Influentziak aldatu

Bere antzerkiarekiko influentziak Tom Hanks, Chris Evans, David Harbour, Winona Ryder, Tom Holland, Leonardo DiCaprio eta Zendaya dira.[18]

Stranger Things aldatu

Entzunaldia aldatu

 
Alkarrizketa

Will Byersen rola egiteko umerik txikiena behar zuten eta horregatik aukeratu zuten 10 urteko Noah. Hala ere, ez zuen bakarrik besteak baino txikiagoa izan behar, bere aurpegiak errugabetasun handia izan behar zuen, eta gertatuko zenarekiko etsipena piztu. Steven Spielbergekin lan egin izateak, papera eman zion azkenean.

Anekdotak aldatu

Willen rola aldatu

NKDri eskainitako elkarrizketa batean, gazteak aitortu du jakin zuela Will antzeztuko zuela kanpamendu batean zegoen bitartean, erabat isolatuta. “Udaro joaten naiz kanpamentu batera zazpi astez. Han hiru dei dituzu udan gurasoekin hitz egiteko, eta nire azkenengoan nengoen. Eta euntzunaldia hori lausotuta zegoen egin nituen gainerako entzunaldiakaz, beraz, ez nuen gogoratzen zein zen, baina gogoan dut deitu egin zidatela”, esan du.

“Deitu egin zidaten eta "Hey, Noah!" bezala zeuden, eta ni "nor da?" bezala nengoen. "Oh, Will Byersen rola lortu duzu Montaukentzat" esan zuten, eta gero dena azaldu zidaten. "Ni oso hunkituta nengoen eta hortik aurrera dena sortu zen", gaineratu du Noah Schnappek berak, telesailak jasan zuen izenburu aldaketa kontatu duenak, hasiera batean "Montauk" izena izango baitzuen.[25]

Adierazpenak aldatu

Adina aldatu

Denbora azkarregi igarotzen da, eta telesailek askotan uste baino denbora gehiago behar izaten dute egiteko. Horregatik, ohikoa da pertsonaia nerabeen fikzioetan gazte-roletan aritzen diren interprete helduagoak ikustea, denboraldiek aurrera egin ahala haien itxura fisikoa nabarmen alda ez dadin. Horri aurre egin behar izan diote Stranger Things-en sortzaileek.

Flaunt hedabideari egindako elkarrizketa batean, Noah Schappek telesailaren filmazioaren esperientziak komentatzen zituen. Horien artean, ekoizleak etengabe gogaitzen zirela aipatu zuen, aktoreak aldaketa nabarmenak izaten ari zirela ikusita.[26]

Willen sexu-joera aldatu

Lehen Netflix-en telesail ezagunean, Stranger Things-en, iradokizun bat besterik ez zena, denboraldietan zehar, errealitate bihurtu zen. Duela gutxi egindako elkarrizketa batean, Noah Schnapp aktoreak, fikziozko zientzia istorio honetako protagonistetako bat den Will Byersen rola jotzen duenak, bere pertsonaiaren berri eman zuen: “Orain % 100 argi dago”, ebatzi zuen.[27]

 
Alkarrizketa

Willen sexualitateari buruz galdetu ziotenean ikusleen esku uzten zuela erantzun zion arren, oraingoan aktorea, gaiari buruz hitz egiteko garaia zela erabaki zuen. Denboraldi hau desberdina izan zen berarentzat, eta Variety aldizkariarekin elkarrizketan aritu zen bere pertsonaiak telesailaren laugarren zatian izan zuen rolari buruz hitz egitean.

Orduan, Willen sexu-joeran sakontzean, Noahk baieztatu zuen pertsonaia gay dela eta Mike Wheelerrengatik sentitzen dituela gauzak, Finn Wolfhardek antzezten duena. "Orain, denboraldi honetan, nahiko argi dago Willek zerbait sentitzen duela Mikerengatik". Nahita atera zuten hori azken denboraldietan, aktoreak argitu zuenez.[27][28]

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Erref.
2015 Bridge of Spies Roger Donovan [22][18][29]
2015 The Peanuts Movie Charlie Brown (ahots aktorea) [22][18]
2016 The Circle Otis Copeland [18]
2017 We Only Know So Much Lucas
2018 Intensive Care Tj Swift
2018 The Legends of Hallowaiian Kai (ahots aktorea) [30]
2018 Abe Abe [22][18][29]
2020 Waiting for Anya Jo [18][30]
2020 Hubie Halloween Tommy Valentine

Telesailak aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Erref.
2016 Stranger Things - 1.Denboraldia Will Byers [22][18]
2017 Stranger Things - 2.Denboraldia Will Byers
2018 Liza on Demand Evan/Trevor [29]
2019 Stranger Things - 3.Denboraldia Will Byers [22][18][29]
2022 Stranger Things - 4.Denboraldia Will Byers [29]

Bideojokoak aldatu

Urtea Bideojokoa Pertsonaia Erref.
2015 The Peanuts Movie: Snoopy’s Grand Adventure Charlie Brown (ahots aktorea) [18]

Musika bideoak aldatu

Urtea Artista Izena Erref.
2016 Panic! At The Disco/Brendon Urie “LA Devotee” [18]

Sariak eta izendapenak aldatu

Urtea Saria Kategoria Lan izendatua Emaitzak Erref.
2017 Screen Actors Guild Awards Multzo baten emanaldi bikaina telesail dramatiko batean. Stranger Things Irabazlea [18]
Young Artist Awards Telesail edo film digitaleko antzezpenik onena. Izendatua
2018 Screen Actors Guild Awards Multzo baten emanaldi bikaina telesail dramatiko batean. Izendatua
MTV Movie & TV Awards Antzezpen beldurgarriena Irabazlea
Pantailako talderik onena Izendatua
Gold Derby TV Awards Bigarren mailako aktore dramatiko onena Izendatua
Errebelazio-interpreterik onena Izendatua
2019 Teen Choice Awards Udako telebistako aktorerik onena Irabazlea

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Andreeva, Nellie; Andreeva, Nellie. (2015-08-20). «Duffer Bros. Netflix Supernatural Drama Series Sets Young Cast, Gets Title» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  2. (Ingelesez) «THE PEANUTS MOVIE Cast Announced» www.businesswire.com 2014-11-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  3. (Ingelesez) «EXCLUSIVE: 'Stranger Things' Star Noah Schnapp Talks Steven Spielberg, Justice for Barb and Season 2 | Entertainment Tonight» www.etonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Noah Schnapp» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  5. (Ingelesez) Nast, Condé. (2016-12-13). «What Millie Bobby Brown Really Wants from Stranger Things Season 2» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  6. (Ingelesez) «National Post» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  7. a b (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2019-07-12). «Noah Schnapp» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  8. (Ingelesez) «Off the ice with… Noah Schnapp» NHL.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  9. a b c «11-13-15 SPOTLIGHT: You’re a good man, Noah Schnapp» web.archive.org 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  10. «¿Dónde estudia Noah schnapp? [48 Respuestas Encontradas»] radiomotul.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  11. (Ingelesez) «Stranger Things actor Noah Schnapp's age, net worth and twin revealed» Capital (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  12. «It’s hard to be famous at fifteen - The Jewish Chronicle» web.archive.org 2020-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  13. «Jews in the News: Steven Spielberg, Sam Mendes and Lior Britton | Tampa Jewish Federation» web.archive.org 2020-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  14. «Noah Schnapp > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  15. a b (Ingelesez) Nededog, Jethro. «Here's what the young breakout stars of Netflix's 'Stranger Things' look like in real life» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  16. (Gaztelaniaz) OTIUM, redacción. (2022-06-22). «Así se veía Noah Schnapp en el show de Broadway que le cambió su vida» Otium - Noticias sobre las tendencias y curiosidades (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  17. «Noah Schnapp» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  18. a b c d e f g h i j k l (Ingelesez) «Noah Schnapp» Stranger Things Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  19. (Gaztelaniaz) Herrera, Por Nuria. (2020-11-17). «Noah Schnapp, Will Byers en 'Stranger Things', pasa de niño a adolescente» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  20. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Noah Schnapp Vida tempranayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  21. a b Monzón, Idania. (2022-06-07). «Noah Schnapp: su edad, su pareja y biografía de Will en 'Stranger Things'» Happyfm (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  22. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Noah Schnapp» Stranger Things Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Stranger Things: El pacto que hicieron Millie Bobby Brown y Noah Schnapp fuera del set» VADER (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  24. (Gaztelaniaz) mdzol.com. «Cuál es la promesa que hizo Millie Bobby Brown para cuando llegue a los 40 años» MdzOnline (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  25. Happy, Mr. (2017-11-24). «Así descubrió Noah Schnapp que había conseguido el papel de Will» Happyfm (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  26. (Gaztelaniaz) «Noah Schnapp se sincera sobre ESE aspecto que no gustaba a los creadores de 'Stranger Things'» www.antena3.com 2022-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  27. a b (Gaztelaniaz) «Stranger Things: La revelación de Noah Schnapp sobre su personaje, Will Byers: “Ahora está 100% claro”» LA NACION 2022-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  28. (Gaztelaniaz) «La confesión de Noah Schnapp sobre Will Byers, su personaje de Stranger Things» Bolavip Spoiler (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  29. a b c d e (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Noah Schnapp» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  30. a b (Gaztelaniaz) «Noah Schnapp - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-07-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Kanpo estekak aldatu