Nika Križnar (Škofja Loka, 2000ko martxoaren 9a) eski-jauzilari esloveniarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eta brontzezkoa irabazi ditu[1].

Nika Križnar

(2019)
Bizitza
JaiotzaEslovenia2000ko martxoaren 9a (24 urte)
Herrialdea Eslovenia
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakeski jauzilaria

nikakriznar.com
Facebook: 100063474829917 Instagram: nika.kriznar Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2016an hasi zen Munduko Kopan parte hartzen eta 2020-2021 denboraldiko Munduko Kopa irabazi zuen[2]. Urte hartan hamairu proba jokatu eta bi garaipen, lau bigarren postu eta beste lau hirugarren postu lortu zituenez erregularrena izan zen[3]. 2021-2022an ere beste bi garaipen daramatza.

Aurreneko Munduko tapelketa 2017an jokatu zuen Lahtin (Finlandia) eta laugarren egin zuen talde mistoan. 2019ko Seefeldeko Munduko txapelketan bi laugarren postu eskuratu zituen, taldeka eta talde mixtoan. 2021ean Oberstdorfen (Alemania) lortu zituen aurreneko Munduko txapelketako dominak, zilarrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa banaka salto luzean.

Olinpiar Jokoei dagokienez 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan zazpigarrena izan zen eta 2022ko Pekingoetan bakarkako lehian brontzezko domina eskuratu du[4] eta talde mixtoan urrezkoa.

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (  Txina)   Salto arrunta talde mistoa
2022 Pekin (  Txina)   banaka salto handia
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Oberstdorf (  Alemania)   Salto arrunta taldean
2021 Oberstdorf (  Alemania)   banaka salto handia
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2020-21 hainbat   Sailkapen orokorra

Errekorra aldatu

2022ko urtarrilaren 30ean emakumezkoen salto handiko errekorra ezarri zuen 151 metrotako jauzia eginez. Willingenen (Alemania) jokaturiko Munduko Kopako proban izan zen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Phillips, Mitch. (2022-02-07). «Ski Jumping-Slovenia win mixed team gold amid DQ chaos» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  2. (Ingelesez) «Terrific Klinec helps Slovenia to sensational ski jumping victory in Ljubno» Eurosport UK 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  3. «Cup standings» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  4. Txantiloi:Sl-si «Nika Križnar z vesoljskim poletom do zmage» www.delo.si (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Nika Kriznar gana en Willingen y bate el récord del trampolín» SALTOS DE ESQUI (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak aldatu