Nicanor Mutiloa e Irurita
Nicanor Javier Mutiloa e Irurita[1] (Iruñea, 1874ko urtarrilaren 10a – 1946ko azaroaren 19a[2]) nafar elizgizon erredentziotarra izan zen, Tarazonako apezpikua.
Nicanor Mutiloa e Irurita | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1935eko maiatzaren 1a - 1946ko azaroaren 19a ← Isidro Gomá - Manuel Hurtado y García (en) → Elizbarrutia: Tarazonako elizbarrutia
1927ko azaroaren 17a - Elizbarrutia: Hieropolis titular see (en)
1927ko azaroaren 17a - 1935eko maiatzaren 1a - Florentino Asensio Barroso → Elizbarrutia: Barbastro diocese | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Iruñea, 1874ko urtarrilaren 10a | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | 1946ko azaroaren 19a (72 urte) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuIruñean jaio zen 1874ko urtarrilaren 10ean[2] (edo beste datuen arabera, urtarrilaren 1ean[3]). Hiri berean hasi zen apaizgaitegian ikasten, eta 1897an Erredentore Guztiz Santuaren Kongregazioan sartu zen Valladoliden[1][3]. 1898ko azaroaren 13an botoak eman zituen[3] eta gero Estorgara joan zen ikasketak jarraitzera[1]. Han apaiztu zen 1901eko maiatzaren 23an[3][2]. Teologiako irakaslea eta nobizioen maisua zen, eta bederatzi urtez kongregazioko probintziala izan zen[3].
1927ko azaroaren 17an Pio XI.a aita santuak Barbastroko administratzaile apostoliko eta Hieropolisko apezpiku titular izendatu zuen[2]. 1928ko urtarrilaren 29an apezpiku ordenatu zuten[2][3].
1935eko maiatzaren 1ean Tarazonako apezpiku bihurtu zen[2][3]. 1946an hil zen[1].
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Benedikto XV.a aita santua (1907)
- Federico Tedeschini artzapezpikua (1921)
- Nicanor Mutiloa e Irurita apezpikua[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Estornés Lasa, Bernardo. «Mutiloa Irurita, Nicanor Javier» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) «Bishop Nicanor Mutiloa e Irurita, C.SS.R.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ a b c d e f g (Italieraz) «Mutiloa Irurita Nicanor redentorista» Sant'Alfonso e dintorni 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).