I, Claudius (telesaila)
I, Claudius (euskaraz: «Ni, Klaudio») Erresuma Batuko BBC telebista kateak 1976an ekoiztu eta igorri zuen telesail labur bat izan zen. Robert Graves idazlearen I, Claudius eta Claudius the God ("Klaudio Jainkoa") eleberrien egokitzapen bat da. Telesailaren sortzailea eta gidoigilea Jack Pullman izan zen. Hamahiru atalek osatu zuten.
Bertan Julio-Klaudio dinastiaren gora-behereak agerrarazten dira, hasi Zesar Augustoren aginte egunetatik eta Klaudioren azken egunak arte, betiere azken horren autobiografia ikuspuntu batetik ikusita. Horrela, bada, telesailak ikuslegoa pil-pilean mantentzea lortzen du, familia horretako senitartekoen arteko azpijoko eta zitalkeriak ikusiz.
Pertsonaia nagusiak shakespearear antzerki giroan zaildutako aktoreek antzeztu zituzten: garai hartan telebista munduan ezezagunak ziren, baina gerora oso ezagunak bilakatu zirenak, besteak beste, Siân Phillips (Livia), Derek Jacobi (Klaudio), John Hurt (Kaligula) eta Brian Blessed (Zesar Augusto).
Atalak
aldatu- A Touch of Murder ("Hilketa ukitu bat")
- Family Affairs ("Familia gorabeherak")
- Waiting in the Wings ("Bastidore artean zain")
- What Shall We Do About Claudius? ("Zer eginen dugu Klaudiorekin?")
- Poison is Queen ("Pozoia erregina da")
- Some Justice ("Justizia apur bat")
- Queen of Heaven ("Zeruetako erregina")
- Reign of Terror ("Izuaren erresuma")
- Zeus, by Jove! ("Zeus, hala Jupiter!")
- Hail Who? ("Agur nori?")
- Fool's Luck ("Ergelaren zortea")
- A God in Colchester ("Jainko bat Colchesterren")
- Old King Log ("Errege zahar baldarra")