Martzelo, latinez Marcus Claudius Marcellus (K.a. 42 - K.a. 23) Augustoren iloba izan zen, eta, hil zen arte, haren oinordekoa. Martzeloren ama Oktavia Minor izan zen, Augustoren arreba. Haren aita kontsul ohia ez ezik, Marko Klaudio Martzeloren (Bigarren Gerra Punikoko jeneral ospetsua) ondorengoa zen.

Martzelo

Antzinako Erromako senataria


edil

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 41
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBaia (en) Itzuli, K.a. 23 (17/18 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Familia
AitaGaius Claudius Marcellus Minor
AmaOktavia Gaztea
Ezkontidea(k)Julia Maior  (K.a. 25 -  K.a. 23)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
LeinuaClaudii Marcelli (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Augustok semerik ez zuenez, Oktavia Minorren semea senide hurbilenekoa zen. Martzelo publikoan Augustorekin agertzen hasi zen. K.a. 25ean, Martzelo Julia Zesaris, Augustoren alaba bakarrarekin, ezkondu zen. Honela Augustoren oinordekoa bihurtzeko aukerak indartzen zituen, nahiz eta Augustoren boterea ofizialki jaraunspenezkoa ez izan, enperadore titulua ez baitzegoen.

Martzeloren adinaren gorabehera, Augustok erantzukizun handiko karkuak eman zizkion: K.a. 23an edil izendatu zuen. Nolanahi ere, hil horretan bertan, gaixoturik, Martzelo hil zen. Julia Zesaris Agripa, Augustoren lagunarekin, ezkondu zen.