New York GAA edota New York County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Lúthchleas Gael Coiste Chontae Nua Eabhrac) New Yorkeko gaeldar jokoetako talde bat da. Gehienbat Cork hiriko etorkinek osatu zuten taldea. Taldearen koloreak gorria, zuria eta urdina dira, Estatu Batuen koloreak.

New York GAA
Izen osoaCumann Lúthchleas Gael Coiste Chontae Nua Eabhrac
Ezizena(k)The Exiles ("Exiliatuak")
Hiria New York
 AEB
Kirol zelaiaGaelic Park, New York
Webguneawww.ny-gaa.org
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

Etxeko partidak New York hiriko Gaelic Park zelaian jokatzen ditu.

Hurling aldatu

1857an sortu zen taldea New York hirian. Hurlingari dagokionez, hurrengo urteetan New York, Emmet, Wolfe Tone, Brooklyn, Geraldine eta Men of Ireland taldeak eratu ziren eta beren artean txapelketa jokatzen hasi ziren. Irlandako hurling txapeldunak New Yorken aurka jokatu zuen final handia 1966, 1968, 1970 eta 1990an, eta beti irlandarrak nagusitu ziren.[1]

Futbol gaelikoa aldatu

Futbol gaelikoari dagokionez urte askotan Connacht probintziako ligan aritu izan da baina emaitza aipagarririk gabe, 3. mailako txapelketa hirutan irabazi du, 1950, 1964 eta 1967an.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Lee, J. J.; Casey, Marion; Casey, Marion R.. (2006-02). Making the Irish American: History and Heritage of the Irish in the United States. NYU Press ISBN 9780814752081. (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).

Kanpo estekak aldatu