Nergal (sumerreraz: 𒀭𒄊𒀕𒃲dKIŠ.UNU edo dGÌR.UNU.GAL; hebreeraz: נֵרְגַל‎Nergal; arameraz: ܢܸܪܓܲܠ; latinez: Nirgal) Irkalla edo mesopotamiar azpimunduaren jainkoa izan zen.[1][2] Bere ezkontidea den Erexkigalekin batera azpimundua gobernatzen du. Enlil eta Ninlilen seme bezala agertzen da, eta kondairaren arabera, Enlil Ninlil bortxatzeagatik inframunduan denboraldi bat igarotzera konfinatu zutenean sortua izan zen. Ninlil (azpimunduaren hirira) Enlilez galdetzera doanean.

Nergal
Sumertar erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakResheph (en) Itzuli eta Simut (en) Itzuli
Ogibideadeath deity (en) Itzuli
Familia
AitaEnlil
AmaNinlil
Ezkontidea(k)Erexkigal
Anai-arrebakNinurta

Deskribapena

aldatu

Gerraren, izurriteen eta gaixotasunaren jainkotzat hartua, mazo bat, daga bat, gerra-aizkora edo arku bat eta eskorpioiekin batera irudikatzen zuten. Beste jainko batzuk bezala, zezen eta lehoiekin lotzen zuten, bere indarraren eta boterearen sinbolo gisa. Babiloniar artean agertzen diren zezen-belarriak dituzten jainko txikiek beren segizioko kideak ordezkatuko lituzketela uste da. Gerra-zutoihalek ere laguntzen zuten, eta asiriar armadek bereziki, beti laguntzen zituzten ikur horiek beren kanpainetan.

Gurtza

aldatu

E.mes.lam tenpluan Nergal gurtzen zuten, nahiz eta BM 96952 taulatxoak Meslamtiea jainkoaren izena jasotzen zuen, Nergalekin identifikatzen zena.[3][4][5][6][7]

Nergal eta Erexkigali buruzko elezaharra

aldatu

Elezahar ezagunak, zeruko jainkoa zen Nergali azpimundura joateko esan ziotela dio. Han ezagutu zuen Erexkigal eta elkar maitemindu ziren. Elkarrekin 6 egunez egon ziren, horiek amaitu ondoren Nergalek isilpean ihes egin zuelarik zerura itzultzeko. Erexkigalek, galeragatik desesperatua eta haserre, Anu berriz bere erresumako biztanle guztiak bueltan bidaltzeaz mehatxatu zuen, hildakoak bizidunak baino gehiago izan arte, Nergal itzuli eta betierekotasun guztirako bere maitale bihurtu ezean.

Mehatxuarekin haserre, Nergal berriz jaitsi zen azpimundura, berau ixten zuten zazpi ateak hautsiz, eta Erexkigali aurre egin zion. Bertsio baten arabera, Nergalek erregina ileetatik hartu eta bere tronutik altxatu zuen, burua moztu nahian. Horren aurretik, baina, Erexkigalek bere maitasuna adierazi zion, eta hildakoen erresuma bere ezkontide bezala banatzea eskaini zion. Nergalek onartu egin zuen, eta ordutik elkarrekin gobernatu zuten azpimunduan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Katz, Dina. (2003ko apirila). The image of the netherworld in the Sumerian sources. CDL Press ISBN 978-1-883053-77-2..
  2. (Ingelesez) George, A. R.. (2003). The Babylonian Gilgamesh Epic: Introduction, Critical Edition and Cuneiform Texts. Oxford University Press, 129– or. ISBN 978-0-19-927841-1..
  3. D. R. Frayne, Old Babylonian Period (2003-1595 a. C.), Toronto, 1990, 347
  4. W. G. Lambert, "Studies in Nergal", BiOr, 30, 1973, 355-363
  5. H. W. Haussig, Wörterbuch der Mythologie, I, Götter und Mythem im Vorderen Orient, Stuttgart, 1965, 109-110
  6. F. Von Weiher, Der babylonische Gott Nergal (AOAT, 2), Neukirchen-Vlyun, 1971
  7. P. Steinkeller, "The Name of Nergal", ZfA, 77, 1987, 161-168

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.