Irkalla, baita Ir-Kalla edo Irkalia, sumerieraz "Hiri handia",[1] Mesopotamiar mitologian bertatik itzultzen ez den azpimundua da. Beste izenak ere jaso ditu, esaterako, Arali, Kigal, Gizal edo azpiko mundua. Irkalla jainko-jainkosa batzuen menpe dago: Ereshkigal eta bere ezkontide den Nergal, heriotzaren jainkoa.

MitoaAldatu

Irkalla jatorriz Ereshkigal jainkosaren beste izen bat izan zen. Azpimunduan berak bakarrik agintzen zuen Nergal infernuetara bidalia izan zen arte. Negalek Ereshkigal limurtu zuen eta jainkosa zein lekua izen bera jaso zuten. Antzeko zerbait dugu mitologia greziarrean Hadesekin.

Sumeriarrentzat azpimundua hil ondoren hildakoen gorpuak bizi ziren tokia zen. Hara heltzeko zazpi harresiren zazpi ate gurutzatu behar ziren atari baten bidez, jantziak eta apaingarriak ate bakoitzean utziez gero: ate bakoitzean zaindari bat zegoen eta hark bidesari moduan horrelako elementuak eskatzen zituen; zaindariak ere hildakoak bide okerrik ez hartzeko begiratzen zuen. Irkallan hildakoen gorpuak desegiten dira bizirik dauden munduan bezala.

Antzeko azpimuduakAldatu

Azpimundu hauek ez dute esperantzari eskaintzen. Beste munduko sinesmen positiboa aurkitzeko Antzinako Egiptoko mitologian, platonismoan, judaismoan eta kristautasunean bilatu behar dugu.

ErreferentziakAldatu

  1. Jean Bottéro, La plus vieille religion : En Mésopotamie, Gallimard, 1998, 443 or. (ISBN 978-2-07-032863-5), 216 or.

BibliografiaAldatu

  • Jeremy Black y Anthony Green. Gods, Demons and Symbols of Ancient Mesopotamia. ISBN 0-292-70794-0.
  • Heidel, Alexander. The Gilgamesh Epic and Old Testament Parallels. ISBN 0-226-32398-6.

Kanpo estekakAldatu