Konjic
Konjic Bosnia-Herzegovinako herri bat da, Herzegovina-Neretva kantoian kokatua, Herzegovina eskualdeko iparraldean dago, Sarajevo hiriburutik 60 kilometrora. 2013ko erroldan, 26.381 biztanle ditu, gehienak bosniar musulmanak.
Konjic | |||
---|---|---|---|
giza kokalekua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Bosnia-Herzegovina | ||
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa | Bosnia-Herzegovinako Federazioa | ||
Canton of the Federation of Bosnia and Herzegovina | Herzegovina-Neretva Canton | ||
City of Bosnia and Herzegovina | City of Konjic | ||
Posta kodea | 88400 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°39′05″N 17°57′39″E / 43.6514°N 17.9608°E | ||
Azalera | 1,169 km² | ||
Altuera | 379 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 25.148 | ||
Dentsitatea | 21.512 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
konjic.ba |
Geografia
aldatuHerria Neretva ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Eskualde mendi menditsuan dago kokatua Konjic, eta inguruetan rafting eta beste kirol batzuk egiteko aukera izaten da udako hilabeteetan. Mendietan dago halaber Tito agintari jugoslaviarrak Gerra Hotzaren garaian prestatu zuen bunker handiena, gerra nuklear baten kasuan Jugoslaviaren agintearen jarraipena ziurtatzeko eraikia (hau ere turismorako atrakzio bihurtua dago gaur egunean.
Historia
aldatuOtomandarrak eta ondarea
aldatuOtomandarren garaian garatu zen herria nagusiki. Stara Ćuprija zubi otomandarra da hiriko monumentu nagusia (1682-1683 urteetan egina). II. Mundu Gerran suntsitu zuten erretiradan zihoazen nazi alemanek, baina 2003 eta 2009 urteen artean berreraiki zen.
Otomandarren garaikoak dira halaber hiriko zenbait meskita: Junuz-Čauševa, Mehmed-Čauševa, Čuhovići eta Vardačka džamija edo Vardako meskita. Mendeetan ez zen meskita berririk eraiki, harik eta 21. mendean Hiriko Meskita Nagusia edo Gradska džamija ireki zen arte, Qatar eta Kuwaiteko estatuen laguntzarekin[1].
Bosniako gerra
aldatuEtnikoki musulmanak ziren nagusi Bosniako gerra hasi aurretik, baina gutxiengo kroaziar eta serbiar inportanteak zeuden. 1992ko udaberrian, serbiarrak hasi ziren armatzen inguruetan, eta setiatu eta bonbardatu egin zuten bai Konjic eta baita udalerriko zenbait herrixka. Aste batzuen buruan, Bosniar armadak eta HVO talde kroaziarrak, elkarlanean, setioa hautsi zuten eta kontrola hartu zuten: honek, halaber, serbiarren kontrako operazioak eragin zituen inguruko herrietan. Zibil eta borrokalari serbiarren atxiloketak izan ziren, eta Čelebići izeneko atxiloketa zentroa osatu zen: bertan serbiarren kontrako gerra krimenak izan zirela determinatu zuen urte batzuen buruan Jugoslavia Ohiko Krimenentzako Nazioarteko Epaitegiak (ICTY). Krimen horien artean izan ziren tortura, hilketak, bortxaketak eta baita hildako preso baten buruarekin futbolean jokatu izana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «First Mosque built in Konjic in the past 400 Years officially opened!» Sarajevo Times 2016-04-25 (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).