Nerbio laguntzailea, nerbio errakideo laguntzailea edo nerbio laguntzaile errakideoa XI. bikote kraneala da. Sustrai errakideo eta beste neurokraneal baten loturatik sortutako nerbio motorea da. Gara nerbio motor bezala kontsideratzen da baina bizkarmuin nukleo bat bezala funtzionatzen du. Hau da, anatomikoki bere ibilbideagatik gara nerbioa da eta funtzionalki ornomuinekoa. (aurpegiko muskuloak inerbatu beharrean EKM eta trapezioa inerbatzen dituelako)

Nerbio laguntzaile
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineznervus accessorius
MeSHA08.800.800.120.060
TAA14.2.01.184 eta A14.1.02.112
FMA6720
Terminologia anatomikoa
Beheko ikuspegia
Beheko ikuspegi batetik nerbio kraneal guztien jatorria ikus daiteke

Jatorria aldatu

Esan bezala, nerbio laguntzailea bi jatorri desberdin ditu. Alde batetik, nukleo bulbarra eta bestetik, nukleo medularra. Hala ere, nukleo bulbarrarekin eztabaidak daude gaur egun.

  • 1. Nukleo bulbarra: ondo identifikatu ez den nukleo baten azpian kokatzen den zelula multzoan aurkitzen da. Egin berri diren ikerketek nerbio laguntzailea edo XI bikotea, nukleo bulbarrarekin zer ikusirik ez duela zalantzan jartzen dute
  • 2. Nukleo medularra (hezur muina): orno zerbikalen aurreko adarren kanpoko aldean kokatzen da. 

Egitura eta ibilbidea aldatu

Erraboilaren behealdean sortzen da eta nukleoa C5 mailararte luzatzen da. Nukleo guztitik erroak oliba atzeko ildotik aterako dira, horiek batu eta XI. Nerbioa osatuko dute.


Nerbio hau bizkarmuinean zehar osatzen da baina ondoren, osatua dagoenean zulo magnotik sartzen da garezurrera. Garezur barruan dagoenean, bago nerbiora hurbiltzen da eta honekin batera zulo jugularretik ateratzen da nerbio glosofaringeo eta nerbio bagoarekin batera.

Adarrak aldatu


Burezurretik kanpo bi adar ematen ditu:

-Barneko adarra: jatorri bulbarra duten zuntzak mantentzen ditu eta nerbio bagoak sortzen duen plexuari lotzen zaio.

-Kanpoko adarra: zulo maxilofaringeotik pasatzen da eta esternokleidomastoideoa eta muskulu trapezioa inerbatzen ditu.

Gainera 3 adar terminal ematen ditu:

1. X bikote kranialarekin anastomizatuko den adarra.

2. Esternokleidomastoideoaren adar nagusiak: XI bikote kraniala eta barneko plexu zerbikala anastomizatzen direnean sortzen da.
3. Muskulu trapezioaren adar nagusiak. 

Anatomia funtzionala aldatu

Nagusiki funtzio motorea duen nerbioa da, hala ere, mugiarazten dituen muskuluen inerbazio propiozeptiboa burutzen du, beraz, harreman estua dauka lepoko tonu muskularrarekin. Buruaren biraketa baimentzen duen nerbio garrantzitsuena da, izan ere, muskulu esternokleidomastoideoa inerbatzen du, ondorioz, buruaren biraketa kontralaterala eta aldi berean, buruaren alde bereko makurketa burutzen du. Esternokleidomastoideoa mastoides apofisian ezartzen denez, funtzio tolestailea baino, funtzio hedatzailea izango du baldin eta burua aldez aurretik tolestuta ez badago. Funtzioa hedatzaile hau are gehiago indartuta dago nerbioak trapezio muskulua inerbatzen duelako, zein burua atzerantz mugitzen duen. duen Nerbioaren jatorri bulbarrei esker (hauek egotekotan), laringearen inerbazioan parte hartzen du, izan ere, glotisa ixten eta funtzio fonatorioan (hitz egiteko funtzioa) laguntzen du 

Korrelazio klinikoa aldatu

Nerbio laguntzailearen paralisiak trapezioaren hiru atalen funtzioen galera eragiten du. Honek sintoma espezifikoak sortzen ditu:

  • Trapezioaren atrofia eta ahuldadea
  •  
    Esternokleidomastoideo eta trapezioaren lesioa
    Eskapularen diszinesia
  • Sorbaldaren ahuldadea eta mina
     
    Burua tolesteko ezintasuna
  • Lepo eta eskapula aldeko mina

Nerbio honen paralisia hurrengo ematen da:

  • lepoaren atzeko aldea hartzen duen kirurgietan
  • lepoaren alboko aldearen tramatismoetan
  • zerbikalen lesioetan luzapenagatik [1]

Kanpo Loturak aldatu

1.- https://es.wikipedia.org/wiki/Nervio_accesorio

2.- https://rehabilitacionpremiummadrid.com/blog/javier-bailon/paralisis-espinal-accesorio/

3.- https://web.archive.org/web/20180517114911/http://neuroanatomy.ca/cranial_nerves/cranial_nerves.html

  1. .

Informazio gehigarria aldatu

Nerbio optiko

Nerbio trigemino

Nerbio bago

Nerbio hipogloso

Nerbio troklear

Nerbio glosofaringeo

Aurpegi-nerbio

Oharrak aldatu

Kanpo estekak aldatu