Nektanebo II.a
Senedyemibra-Nakthorhabet edo Nektanebo II.a (bere izen greziarra), errege egiptoarren azken dinastia izan zen Egiptoko XXX. dinastiako hirugarren eta azken faraoia izan zen, K.a. 359tik K.a. 341 arte gobernatuz.
Nektanebo II.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. IV. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 343 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Tjahapimu | ||
Leinua | Egiptoko XXX. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Manetonek Nektanebo deitzen du, eta 18 urtez gobernatu zuela dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo 8 urte Eusebio Zesareakoa eta bertsio armeniarraren arabera.
Kronika Demotikoak, honako hau dio: "18 urtez gobernatzen utziko zaio. Ondoren etorriko den lehenengo erregea, mediarra... atzerritarra izango da".
Biografia
aldatuNektanebo II.a, Agesilao II.a espartar erregeari esker tronuratu zen, zeinak Teos tronutik botatzen lagundu zion. K.a. 350ean, Egiptoren aurkako espedizio persiar batek porrot egin zuen persiar armada hondatu zuen izurrite baten ondorioz.
Baina, handik urte gutxira, Artaxerxes III.a Okok zuzendutako 300.000 soldadu persiarrek osatutako armada batek egiptoarrak garaitu zituen. Nektanebo II.ak lehenik Menfisera ihes egin zuen, eta ondoren Nubiara, non denbora bat eman zuen, azkenik, arrastorik utzi gabe desagertzeko. Egipto berriro Persiar Inperioko satrapa batek menderatu zuen.
Bere garaiko testigutza eta eraikinak
aldatu- Jnum jainkoaren tenplua Elefantinan (Junge)
- Elefantinan aurkitutako idazkuna (Niederberg)
- Eraikuntza lanak Edfuko tenpluan (Arnold)
- Tenplu txikia Hermontisen (Arnold)
- Eraikuntza lanak Karnaken (Arnold)
- Geb eta Isisentzako kapera Koptosen (Arnold)
- Estatua txatalak eta idazkuna Hermopolisen (Spencer)
- Herishef jainkoarentzako naosa Herakleopolis Magnan (Arnold)
- Iseuma Behbeit el-Hagarren (Arnold)
- Tenpluarentzako barruti berria Tanisen (Arnold)
- Bastetentzako tenplu berria Bubastisen (Arnold)
- Ra-Horajtiren eta Atumen tenpluaren handitzea Pithumen (Arnold)
- Onurisen tenplua Sebennitosen (Arnold)
- Obeliskoak Hibisen tenpluan El-Jargan (Arnold)
- Bere sarkofagoa, Attarin meskitan aurkitua, Alexandrian (British Museum)
Nektanebo II.a Pseudo Kalistenesen Alexandroren Bizitzan
aldatuAlexandroren Bizitzan kontatzen den Nektaneboren istorioa (testu historikoa ez dena, baizik ea fantasiazko abenturen istorio bat, III. mendean bildua), argi eta garbi, antzinako egiptoar elezahar batetatik dator, miletoar erako eleberri labur bihurtua. Alexandro Handia, benetan, egiptoar jatorrikoa izan zitekeen zioen kontua, oso ondo hartuko zuen Alexandriako jendeak, eta mazedoniarrak, egiptoar tronurako eskubidea fundamentatzen zuen, ez atzerriko konkistatzaile bat bezala, baizik eta oinordeko legitimo bezala, azken faraoiaren semea izaki.
Lan honetako I. liburuak, Nektanebok, gauza guztiak bere botere magikoarekin domeinatzen zituela dio, eta, praktika honi esker, armada atzerritarrak menderatzen zituela, ontzi batean urperatzen zituen etsaien gerlari eta itsasontzien argizarizko erreplikak eginez, honela, benetako gerlari eta itsasontzi etsaiak ere, ozeanoan urperatuta geraturik. Baina, Egiptoren aurka herri askok euren armadak bidali zituztenean, Nektanebok Pelusiora ihes egiten du, Asiatik gertuen zegoen egiptoar portua zena, apaizez mozorrotua. Herria, bere faraoiaren desagerpenagatik asaldatua, Serapeumeko orakuluari galdetu zioten, Nektaneboren itzulera, bere seme Alexandroren forman iragarri zuena honako hitzokin: "Ihes egin duen errege hori, berriz Egiptora itzuliko da, ez zaharrago, baizik eta gaztetuago, eta gure etsaiak diren persiarrak garaituko ditu".
Mazedonian babestua, Nektanebo, igarle bezala ospetsu egiten da. Olinpia Epirokoa erregina, lortu berri zuen bere ospeagatik harritua, kontsultatzera joan zitzaion, Olinpiaren senarra zen Filipo II.a Mazedoniakoak, gerratik itzultzean, bera arbuiatu eta emazte bezala beste bat hartuko ote zuen egia ote zen galdetzera. Nektanebok, orduan, hau ez gertatzeko modu bakarra, gauean zehar, Amonekin elkartzea dela dio, jainko honekin seme bat izateko, "Filipok egingo dizkizun irainen mendekatzaile bat" izango dena. Behin gaua heltzean, Nektanebo, jainkoaren tunika zuriarekin eta ahari adarrekin mozorrotzen da, eta, honela, Olinpia bere logelan hartzen du.
Itzultzean, Filipok ez du bere emaztearen aurkako inongo neurririk hartzen, Nektanebok, ametsetan zein bere oturuntzetan zehar erakusten dizkion mirari ugariez txunditurik, oraindik jaio ez den Alexandroren jatorri jainkotiarrari buruz engainatzeko. Erditzean, Olinpia, minak jasatera eta, jaiotza, astroek, Mazedoniako oinordekoaren etorkizun loriatsua ziurtatuko zuten posizio bat hartu arte atzeratzera behartu zuen.
Nektanebo, Alexandrok, honek hamabi urte zituenean, zelaian zehar bere behaketa astrologikoetan lagundu zuenean hil zen. Igarleaz trufatzeko, erortzen utzi zuen zulo batetara eraman zuen, Nektanebok, bere begirada lurretik urruti mantentzen zuen bitartean, konstelazio eta planetetan jarria (gertakari hau, argi eta garbi, Tales Miletokoaren pasadizotik hartua dago). Garondoan kolpea hartuz, Nektanebok, zauria hilgarria dela ulertzen du, eta, orduan, Alexandrori, honen Egiptoko erregealdiari, bere bidaiari eta bere ama liluratzeko erabili zuen amarruari buruzko egia kontatzea erabakitzen du. Egindakoaz damutua eta orain bere aita dela dakienaz gupidatua, Alexandro gazteak, Nektaneboren gorpua Olinpiara eramango du, hala ere, Pellan hilobi duin bat eraikitzea erabakitzen duelarik. Ipuina amaitzeko, egile ezezagunak, egiptoarren errege izan zen Nektanebok, Mazedonian hil ohoreak jaso izana eta Alexandrok, errege greziarrak, bere hilobia Egipton bete izanaren paradoxa adierazten du.
Aurrekoa Teos |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXX. dinastia |
Ondorengoa Artaxerxes III.a Oko |