Megiddo[1] (hebreeraz: מגידו‎Har-Megiddo; arabieraz: المجیدو‎, ‎Tell al-Mutesellim), Mageddo edo Megiddo, Israelgo muino bat da, Jerusalemetik 90 kilometro iparraldera eta Haifatik 31 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Megiddo
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Biblical Tels - Megiddo, Hazor, Beer Sheba
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaIparraldeko barrutia
Subdistrict of IsraelJezreel Subdistrict
Regional council of IsraelMegiddo Regional Council
KibbutzMegiddo, Israel
Koordenatuak32°35′07″N 35°11′04″E / 32.5853°N 35.1844°E / 32.5853; 35.1844
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 7000
SuntsipenaK.a. 586
Arkitektura
Azalera16,05 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1108-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Antzinatean, Megiddo hiri garrantzitsu bat zen, bere izena, egiptoar hieroglifoetan eta idazkera kuneiformean agertzen zelarik: "Amarnako gutunetan". Kokapen geografiko estrategikoa zuen, Jezreelgo haranean funtsezko komunikabide baten nagusi baitzen, Karmelo mendiaren haizpitarteen irteeran, Tanaketik ipar-mendebaldera eta, hiri honetatik, Tabor mendirako bidean. Armadek, Egiptotik Siriarantz jarraitzen zuten bideko geltoki nagusietako bat zen. Hebrearrek okupatu ostean, Isakarren lurraldean kokatua izan zen, baina Manasesen tribuari eman zioten.

Bere kokapenari buruz, Jakutek, XII. mendeko geografo arabiarrak "Ledjun, erromatar agindupean, Legio izena jaso zuen antzinako Mageddo hiria da" esan zuen. Han inguruan, hiru gudu ospetsu gertatu ziren, bata, K.a. XV. mendean, dokumentaturiko zaharrenetako bat, bigarrena, K.a. 609an, eta, azkena, 1918an. Toki arkeologiko garrantzitsu eta baliotsu bat da, antzinako finkapenen hondakinezko 26 estratuko muino bat, arrazoi historiko, teologiko eta geografikoengatik ezaguna.

Bibliak dioenaren arabera, toki hau, Jezreelgo harana, Apokalipsia edo Jesusek zuzendutako argiaren indarrak eta Satanas edo Antikristoak zuzendutako ilunpeko indarren arteko gerra, "Munduaren Amaiera"n, Harmagedon izeneko behin betiko gudua. (Ap 16:16).

Har Ma-ge-don esaera greziarrak, hebreeratik hartua eta itzultzaile askok Armageddon bihurtua, "Megiddoko Mendia" edo "Tropen Biltzarraren Mendia" esan nahi du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu