Ireki menu nagusia

Nawal El Saadawi (arabieraz: نوال السعداوى‎, Kafr Tahla, 1931ko urriaren 27a) egiptoar idazle feminista da.

Nawal el Saadawi
Nawal El Saadawi 02.JPG
Bizitza
Jaiotza Kafr Tahla Itzuli1931ko urriaren  27a (87 urte)
Herrialdea  Egipto
Familia
Ezkontidea(k) Sherif Hatata Itzuli  (1964 -
Hezkuntza
Heziketa Kairoko Unibertsitatea
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak psikiatra, medikua, physician writerra Itzuli, ginekologoa, eleberrigilea eta feminista
Enplegatzailea(k) Duke Unibertsitatea
Lan nabarmenak Woman at Point Zero Itzuli
The Fall of the Imam Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Nawal El Saadawik txikitatik izan zuen idazteko zaletasuna eta trebetasuna, eta gaitasun hori emakumeen egoera ikusarazteko eta feminismoa sustatzeko lanak argitaratzeko erabili izan du.

1971n Emakumeak eta Sexualitatea ikerketa ospetsua argitaratu zuen Egipton; ondorioz, bere lan guztiak debekatu eta osasun-zerbitzuko zuzendari orokorraren kargua kendu zioten. Alabaina, feminismoaren alde lanean jarraitu zuen, eta emakumeen aldeko mugimendua Emakumeen Elkartasunaren Taldean bildu zuen. 1981ean espetxeratu egin zuten, Anwar al-Sadat lehendakariaren Jerusalemgo Bake Hitzarmenarekiko deadostasuna agertzeagatik, eta hurrengo urtean askatu zuten, Anwar al-Sadaten hilketatik hilabetera. Handik gutxira, Egipto utzi eta Londresera ihes egin zuen.

1979-1980 urteetan Nazio Batuen Erakundeko aholkulari izan zen Emakumea Afrikan eta Ekialde Hurbilean programan.

1981ean, berriz, espetxeratu egin zuten, Anwar al-Sadat lehendakariaren Jerusalemgo Bake Hitzarmenarekin ados ez egoteagatik. Hurrengo urtean utzi zuten aske, Anwar al-Sadaten hilketatik hilabetera.

1991n, islamisten heriotza-mehatxuak jaso ondoren, Estatu Batuetara erbesteratu zen, non Washingtoneko Unibertsitateko irakasle izan baitzen. 1996an Egiptora itzuli zen, eta gaur egun ere han jarraitzen du, emakumeen eskubideen aldeko aktibismoa alde batera utzi gabe eta, batez ere, idazten.

LanakAldatu

Idatzi dituen eleberrien artean, batez ere aipatzekoak dira The fall of the imam (1987) eta God Dies by the Nile, non emakume musulmanek bizi dituzten desberdintasun-egoerak ageri baitiren.

Nolanahi ere, Searching (1968) da, beharbada, bere lanik ezagunena da. Liburu horretan, amarekin bizi den hogeita hamar urte inguruko Fouada izeneko emakume kimikari baten istorioa kontatzen du. Egun batean, Farid maitalea ez da hitzordura agertuko, eta Fouadak mundua oinpean desegiten zaiola sentituko du; burua galduta, gizon maitatuaren bila hasiko da Kairoko kaleetan, eta bilaketa hori barruranzko bilaketa bihurtuko da. Horrela, agerian geratuko dira emakume izateagatik bizi izan dituen egoera tamalgarriak.

SariakAldatu

  • 2003an, Kataluniako Gobernuak Internacional Catalunya saria eman zion, zeinak kulturan, zientzian edo gizarte-gaietan ekarpen handia egin duten pertsonak saritzen baitituen.
  • 2004an, ostera, Europako Kontseiluak North-South saria eman zion, giza-eskubideak eta hegoa eta iparraren arteko elkartasuna eta lankidetza sustatzen dituzten pertsonei ematen zaiena.

ErreferentziakAldatu