Jose Antonio Etxebarrieta

José Antonio Etxebarrieta» orritik birbideratua)

Jose Antonio Etxebarrieta Ortiz (Bilbo, 1940ko apirilaren 3a - 1973ko apirilaren 3a) euskal abokatu eta ETAren buruzagia izan zen, Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiaren anaia zen. EGIko kidea izan zen, ETA erakundea egituratzen hasi arte. Borroka armatuaren beharra aldarrikatu, eta Maoren kutsua zuten ideia eta pentsamoldeak bultzatu zituen aipatutako erakundean.

Jose Antonio Etxebarrieta
Bizitza
JaiotzaBilbo1940ko apirilaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1973ko apirilaren 3a (33 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta militante politikoa
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Euzko Gaztedi

1963. urtean atxilotu zuten lehen aldiz, eta erbestera jo zuen espetxetik irten ondoren. ETA Euskal Nazioaren Askapenerako Higikunde Sozialista bezala definitu zuen lehena izan zen. 1966. urtean, abertzaletasun burgesaren aurrean, langileen abertzaletasuna bultzatu zuen ETAren V. Batzarrean, eta handik gutxira, ETAren baitan sortu zen langile-frontea bultzatu zuen.

Anaia hil ondoren, elbarri erabat gaixotasun batengatik, ETAko presoak defenditzen hasi zen. Abokatu gisa, Xabier Izko de la Iglesia defendatu zuen Burgosko prozesuan. 1973 hil zen aurreko urteetan gaixotasunak ekarritako larrialdi baten ondorioz. 1973an hil zen, gazterik, elbarri utzi zuen gaixotasunarengatik.