Nathy Peluso

Nathalia Beatriz Dora Peluso (Luján, Buenos Aires, Argentina; 1995eko urtarrilaren 12a), artistikoki Nathy Peluso izenarekin ezaguna, kantari eta konposagile espainiarra da, jatorri argentinarrekoa. Bere musikan hip hop, soul, trap, jazz, rap, salsa eta swing generoak fusionatzen ditu[1].

Nathy Peluso
La música inunda Madrid en la primera noche de San Isidro 05.jpg
(2018)
Bizitza
Jaiotza 1995eko urtarrilaren 12a (26 urte)
Herrialdea  Argentina
Bizilekua Espainia
Hezkuntza
Heziketa Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, estudioko musikaria eta musikagilea
Izengoitia(k) Nathy Peluso
Musika instrumentua ahotsa

nathypeluso.com
IMDB: nm11484841 Facebook: nathy.peluso Twitter: NathyPeluso Instagram: nathypeluso Youtube: UCTjZWgoZjy-rn7nAjdtIdyQ TikTok: nathypeluso Souncloud: nathy-peluso Spotify: 3VHAySZQPlfGlNLslzXYpN Musicbrainz: 88e70937-92ae-4a15-bfc6-a94940ce916b Discogs: 5968428 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

2004an, bere familiarekin emigratu zuen Espainiara, eta Alacanten kokatu ziren. Geroago aldatu ziren Murtziara, eta han ikus-entzunezko komunikazioa ikasten hasi zen, baina bidean utzi zuen. Geroago, Madrilera aldatu eta han Rey Juan Carlos Unibertsitatean antzerki fisikoa ikasten hasi zen, ikusizko arteen eta dantzaren pedagogian espezializatzeko[2]. Karrera horretan zegoela, bere musikarekin YouTuben oihartzuna izaten ari zela ikusirik, karrera eten eta Bartzelonara joan zen bizitzera eta musikan ibilbide profesionala egiten saiatzeko. Musikan jardute hori haurra zenetik zetorkion, haurra zela koro klasiko batean ibili zen[3], eta 16 urterekin Torreviejako hotel eta jatetxeetan jotzen hasi zen , batez ere Frank Sinatra, Etta James edo Nina Simoneren abesti klasikoak interpretatzen[2].

2017an, erabateko dedikazioarekin, Esmeralda bere lehen konpilazioa kaleratu zuen[4].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Nathy Peluso, el azote latino de la música» Vogue España Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Nathy Peluso: Soy consciente del talento que tengo y no me hace falta copiar a nadie» Vanity Fair 2018-06-08 Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  3. (Gaztelaniaz) Freire, Juan Manuel. (2018-06-11). «Nathy Peluso, una voz omnívora en el Sónar» elperiodico Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  4. «BIO - Nathy Peluso» web.archive.org 2019-03-24 Noiz kontsultatua: 2021-03-08.